Uztailaren 28ko mobilizazioan parte hartzeko deia egin du Buruntzaldea Zutikek

Noaua Aldizkaria 2016ko uzt. 21a, 11:13

Aurrera begirako erronkez aritu ziren Buruntzaldea Zutikek asteartean Askatasuna plazan egin zuen asanbladan parte hartutako lagunek. Gertuen dagoen erraustegiaren aurkako hitzordua, uztailaren 28koa da. Erraustegia eraiki eta kudeatzeko proiektua onartuko du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak hilaren 28an, goizeko 11:00etan Foru Aldundiko egoitzan. Hortik aurrera, eskaintzak aurkezteko bi hilabeteko epea izango dute enpresa interesdunek. Zenbait hedabideren arabera, jada hamar bat interesdun leudeke. Beranduenez urrirako esleituko dira lanak eta Aldundiak 2017 urte hasierarako aurreikusten du lanei ekitea.

Uztailaren 28an GHK-k egingo duen bilkura egunean, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak mobilizatzeko deia egin duela. Deialdiarekin bat egin du Gipuzkoa Zutikek, baita noski Buruntzaldea Zutikek ere asteartean Usurbilen egindako asanbladan. Gogoan izan, maindire txuriekin joatea eskatu dute.

Buruntzaldea Zutikek, bi asteartean behin biltzen jarraitzeko asmoa du; txandakatuz, bailarako herri ezberdinetan. Aldaketarik ez bada, hurrengo bilera, abuztuaren 2an izango da, 19:00etan. Lekua guztiz lotu gabe dagoen arren, Lasarten izan liteke. Sarean jarrai dezakezue Buruntzaldea Zutik:

Buruntzaldea Zutik

Twitter: @buruntzazutik

Gipuzkoa Zutik

Facebook: Gipuzkoa Zutik

Twitter: @GipuzkoaZutik

Erraustegiaren aurkako agenda

Uztailak 23, larunbata

Bazkalostean, Zubietako jaien baitan bingo herrikoia, Erraustegiaren Aurkako Zubietako Taldearen eskutik.

19:30-20:30 Erraustegiaren aurkako material salmenta Zubietako jaietan.

Uztailak 24, igandea

19:30-20:30 Erraustegiaren aurkako material salmenta Zubietako jaietan.

Uztailak 28, osteguna

11:00 Erraustegia eraikitzeko proiektua esleituko du GHK-k Foru Aldundiko egoitzan. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduaren ekimena. "Erantzun sendoa emango dugu 11:30ak baino lehenago. Prestatu maindireak eta adi deialdiei!", iragarri dute.

Uztailak 29-30 aldera

Erraustegia eraiki eta kudeatzeko proiektuaren esleipeneko oinarrien berri emango du Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak. Enpresa interesdunek eskaintzak aurkezteko bi hilabeteko tartea izango dute. Urte amaieran hasi asmo ditu Aldundiak, erraustegia eraikitzeko lanak.

Uztailak 30, larunbata

12:00-13:00 Erraustegiaren aurkako material salmenta Zubietako jaietan.

Uztailak 31, igandea

12:00-13:00 Erraustegiaren aurkako material salmenta Zubietako jaietan.

Irailak 30, urriak 1,2

Erraustegiari buruzko herri galdeketa Usurbilen. Bolondresak  beharko dira. Antolatzaileekin harremanetan jartzeko:

erraustegiaerabakia.wordpress.com

erraustegiaerabakia@gmail.com

Twitter: @U2erabaki

Deialdi gehiago...

-Europan erraustegi gehiago ez eraikitzeko sinadurak biltzeko kanpaina. Atxikimendua emateko aukera duzue lotura honetan: https://secure.avaaz.org/es/petition/STOP_BUILDING_WASTE_INCINERATORS_IN_EUROPE/?wJuUUkb

Sinatuta, hauxe da hitzez hitz eskatuko duzuna: “Europako hiritar moduan, erraustegi berrien eraikuntza mugatu dezala eskatzen diogu Europako Batzordeari. Errausketak birziklatzearekin lehiatzen du eta badira ebidentziak Europar Batasuneko herrialde askok hondakinak errausteko gaitasun handiagoa dutela erakusten dutenak. Alternatiba gisara, hondakinak sortzen diren gunetik ahalik eta hurbilen murriztu, birdiseinatu, berrerabili eta birziklatzeko pizgarriak aldatu ditzala eskatzen dugu. Europak 2020rako efizientzia helburuak bete nahi baditu, ez dira eraiki behar erraustegi berriak”.