Iraila amaieran ospatuko den herri galdeketa diruz laguntzeko kamisetak eta produktu gehiago ere eskuragarri izango dituzue hastear diren Zubietako jaietan. Erraustegiaren aurkako salmenta postua jarriko dute datozen bi asteburuotan. Honez gain, festetako lehen larunbat honetan, bingo herrikoia antolatu du Erraustegiaren Aurkako Zubietako Taldeak.
Erraustegiaren aurkako agenda
Uztailak 23, larunbata
Bazkalostean, Zubietako jaien baitan bingo herrikoia, Erraustegiaren Aurkako Zubietako Taldearen eskutik.
19:30-20:30 Erraustegiaren aurkako material salmenta Zubietako jaietan.
Uztailak 24, igandea
19:30-20:30 Erraustegiaren aurkako material salmenta Zubietako jaietan.
Uztailak 26, asteartea
18:00 Osoko ohiko bilkura, udalbatza aretoan. Jorratuko dituzten gaien artean: "Hondakinak kudeatzeko eredu propio bat garatzeko bidean, hondakinen tratamendu zerbitzua emateko dauden aukerak aztertzea".
Uztailak 28, osteguna
11:00 Erraustegia eraikitzeko proiektua esleituko du GHK-k Foru Aldundiko egoitzan. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduaren ekimena. "Erantzun sendoa emango dugu 11:30ak baino lehenago. Prestatu maindireak eta adi deialdiei!", iragarri dute.
Uztailak 29-30 aldera
Erraustegia eraiki eta kudeatzeko proiektuaren esleipeneko oinarrien berri emango du Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak. Enpresa interesdunek eskaintzak aurkezteko bi hilabeteko tartea izango dute. Urte amaieran hasi asmo ditu Aldundiak, erraustegia eraikitzeko lanak.
Uztailak 30, larunbata
12:00-13:00 Erraustegiaren aurkako material salmenta Zubietako jaietan.
Uztailak 31, igandea
12:00-13:00 Erraustegiaren aurkako material salmenta Zubietako jaietan.
Irailak 30, urriak 1,2
Erraustegiari buruzko herri galdeketa Usurbilen. Bolondresak beharko dira. Antolatzaileekin harremanetan jartzeko:
erraustegiaerabakia.wordpress.com
erraustegiaerabakia@gmail.com
Twitter: @U2erabaki