Egun bakarra baino ez Zubieta jaietan murgiltzeko. Adi, Jai Batzordetik helarazi dituzten ohar hauei. Batetik, uztailaren 31n ospatuko den zikiro janerako txartelak salgai izango dituzue uztailaren 25era arte Alamandegi jatetxean. Helduenak 22 eurotan, haurrenak 14 eurotan. "Egunak errespetatu mesedez" eskatu dute antolatzaileek. Epe hau "pasa ondoren, txartel gutxi batzuk garestiago egongo dira", ohartarazi dute.
Bestalde, sukaldean iaioak izan edo zuen talentuak jendaurrean erakutsi nahi badituzue, honatx beste bi ekimen. Herritarren arteko sukaldaritza proba batetik. Uztailaren 30ean 17:30etan ospatuko da ekimena. Parte hartu nahi dutenek jaietan zehar txosnan eman dezatela izena. "Taldeka izena eman beharko da eta uztailaren 29an amaituko da epea. Azalpen guztiak izena ematerakoan jakingo dituzue", adierazi dute Jai Batzordetik.
Lehenago, igande honetan, uztailak 24, 17:30etan izango den “Hoi denk hoi, habilidadia!” herritarron talentu erakustaldirako, izena emateko aukera duzue Alamandegin edota Zubietako Jai Batzordearen helbide elektronikora idatziz: zubietakojaibatzordea@hotmail.com Izena emateko azken eguna uztailaren 23a izango da".
Azkenik, antolaketa lanetan lagundu nahi duenak ere izen emateko aukera du. "Bi modu daude zuen laguntza helarazteko: Alamandegin topatuko duzuen orrian izena emanez edota WhatsApp eta helbide elektronikoz igorri dugun galdetegia erantzunez".