Usurbilgo Gaztetxeak antolaturiko Laboaren Uztailari aurtengoz amaiera emateko, Paxkal Irigoyenen kontzertua programatu du ostegun honetarako 22:00etan Mikel Laboa plazan:
Uztailak 28, osteguna
22:00 Paxkal Irigoyen. “Dudarik gabe 2014an euskal eszenan entzun dugun proiekturik ederrenetarikoa da. Zezenaren Taldea edo Bilau taldearekin musika estilo ugari jotzen ditu. Oraingoan, Paxkalek proiektu pertsonalagoa eskaintzen du, post rock eta folk orkestralaren mugetan. 'Larrazken Orkestra'-k oholtza gainean lagundurik, biolontxelo, biolin, gitarra elektriko, esku soinu eta ahotsak elkarturik, zuzeneko tirabiratsu eta hunkigarria ematen du”.
Antolatzailea: Usurbilgo Gaztetxia.