Hondakinen kudeaketa eredu propioaz ariko dira, gaurko osoko bilkuran

Noaua Aldizkaria 2016ko uzt. 26a, 10:00

Hondakinak kudeatzeko eredu propio bat garatzeko bidean, hondakinen tratamendu zerbitzua emateko dauden aukerak aztertzeko tartea hartuko du udalbatzak, astearte honetarako Usurbilgo Udalak deitua duen osoko ohiko bilkuran. Jorratzea aurreikusia duten gai zerrendako kontu nagusia izango da honakoa:

Osoko ohiko bilkura

Eguna: uztailak 26, asteartea.

Ordua: 18:00.

Tokia: udalbatza aretoa.

Gai zerrenda:

1-Aurreko akten onespena:

2016ko apirilaren 26ko akta.

2016ko maiatzaren 10eko akta.

2016ko maiatzaren 31ko akta.

2-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2016ko ekainaren 20tik uztailaren 15era (2016/0603-2016/0721).

3-Hondakinak kudeatzeko eredu propio bat garatzeko bidean, hondakinen tratamendu zerbitzua emateko dauden aukerak aztertzea.

4-Galdera-eskaerak.

Deitzailea: Usurbilgo Udala.