Ospakizun asteburu luzea Zubietan, jaiak amaitu aurretik

Noaua Aldizkaria 2016ko uztailaren 29a

Umeen Eguneko ekitaldiekin itzuliko da jai giroa ostiral honetan Zubietara. Festak azken txanpan egon arren, ekitaldi bete asteburu izango dute amaitu aurretik:

Zubietako Herri Jaiak

Uztailak 29, ostirala: Umeen Eguna

10:00 Jolasen hasiera.

13:30 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa.

16:00 Gaztetxoen antzerkia Kaxkapen.

Ondoren, jolasen jarraipena.

Jarraian, txokolatada eta buruhandiak.

19:30 Ur jolasak.

22:30 Bertsolariak: Oihana Iguaran, Iker Zubeldia, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Mendiluze. Gai jartzailea: Asier Azpiroz.

Uztailak 30, larunbata: Gaupasa Eguna

12:00 Sagardo dastaketa, eta pintxoak txosnan. Parte hartuko duten sagardotegiak: Araeta, Aialde-Berri, Alorrenea, Iruin, Satxota, Saizar, Urdaira eta Kalonge.

16:00 Mus txapelketa (15:30tan izen ematea).

17:30 Herritarron arteko sukaldaritza proba.

00:00 Kontzertuak:

Lauroba eta Gozategi

Oihan Vega DJ-arekin goizaldera arte luzatuko da gaua.

Uztailak 31, igandea: San Inazio Eguna

09:00 Zikiro prestaketaren hasiera.

09:30 Meza.

11:00 Errebote jokoaren azalpenak, Errebote Plazan.

11:30 Zubietarren arteko errebote partida.

14:00 Zikiro jatea.

18:00 Gorritiren Showa.

Ondoren, buruhandiak.

23:30 Azken urteetako jaietako argazki erakustaldia, Errebote Plazan.

00:00 Herriko jaien amaiera Lekittoko Deabruen eskutik.

Amaitzeko, musika txosnan.

Oharrak:

-Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik.

-Musika egunero egongo da txosnetan gau eta egun.

-Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.

Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.