Udal iturriek aditzera eman dutenez, "luizi arriskua antzeman da, eta, horregatik galtzadara erortzeko arriskuan dagoen material solte guztia kenduko da, eta ezponda guztiko sastrakak kenduko dira". Lan horiek egin ahal izateko, errepideko eskuineko erreia itxiko da Txikierdi pareko 1,700 kilometro puntuan.
− Uztailaren 22an ostirala 22:00etatik hasi eta uztailaren 24a igandeko 22:00etara.
− Uztailaren 26tik abuztuaren 5era, egunero, lanegunetan, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara.
Semaforo bidez antolatuko da trafikoa
Errei bat beti libre egongo da, noranzko bakarrean zirkulatzeko, txandaka, semaforo bidez antolatua.