Ostegun goizean atera zen Arantzazuko ostatutik eta, gauean bertara itzultzen ez zela ikusita, abisua eman zuten. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez, gaur goizeko 9:30ean amilduta aurkitu dute Aloña Mendin. Eguraldiak eta zonaldearen malkartsuak zaildu egingo dute erreskate lana. Beraz, luze jo dezake.
Ostegunetik, desagerturik
Tiburtzio Arruti ostegun goizean abiatu zen Aloña Mendira, baina gauez ostatu hartu zuen tokira itzuli ez zela ikusita, abisua eman zuten. Ostegunean bertan hasi zituzten 69 urteko usurbildarra bilatzeko lanak eta gaur arte aritu dira horretan. Ertzaintzak, Gurutze Gorriak, DYAk, Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikariak eta bolondres talde batek parte hartu dute parte bilaketa lanetan.
Herritar ugari bilaketa lanetan
Atzo eguerdian, Andatza Mendizale Elkarteko kideekin batera, hainbat herritar abiatu ziren Arantzazu aldera. Baina gaua heldu zen eta bilaketa-lana bertan behera utzi behar izan zuten. Gaur goizean goiz abiatu dira berriro Tiburtzio Arrutiren bila. Aipatzekoa da herritarren partehartzea. Goizeko 6:30ean Kiroldegian 60 bat lagun batu dira. Bilaketa lanak hasi eta gutxira topatu dute Tiburtzio Arrutiren arrastoa.
Luzatu egingo da erreskate-lana
SOS Deiak larrialdi zerbitzuak berri eman duenez, iristeko zaila den toki batean topatu dute, eta hura erreskatatzeko lanean ari dira orain. Eguraldiak eta zonaldearen malkartsuak zaildu egingo dute erreskate lana. Beraz, luze jo dezake. Argazkia atzokoa da, SOS Deiak-ek egina.