Tiburtxiori eskainitako bertsoa

Noaua Aldizkaria 2016ko abu. 1a, 11:50

Tiburtxio Arrutiren heriotzak samin handia eragin zuen herritar askoren artean. Azkenaldian lan handia egiten ari zen Gurea Pakea Jubilatuen Elkartean. Haren izenean hartzen zuen parte festetako jai batzordean.  Eta batzordekide izandakoek, hain zuzen, bertso hau osatu dute bere omenez.

TIBURTXIORI

Lagun bat bagenuen,

izpirituz gaztea,

Santixabel Batzordean,

gazte ta heldu artean,

guztiontzat maitea.

Mendia maite zuen,

maite zuen mendia.

Eta ostegun batean,

gailurretako bakean,

hartu zuen bidia.

Non hago, zer larretan,

Usurbilgo laguna,

mendi hegaletan gora,

oroitzapen den gerora,

ametsetan joan haizena?

(“Xalbadorren heriotza”ren doinua)

Santixabeletako Jai Batzordea