Abuztuaren 27an eta 28an, Abuztock jaialdia

Noaua Aldizkaria 2016ko abu. 2a, 10:00

70. hamarkadan iraultza eta bakearen ikur bihurtu zen Woodstock jaialdiari keinua eginez, Abuztock jaialdia antolatu dute abuztuaren 27-28ko astebururako. "Badakigu erronka ez dela erraza gauden datengatik, baina hortxe datza bere espiritua. Gonbidapen bat da, herritarrek modu baketsuan eta jendartekotasunez gure desadostasuna adieraz dezagun. Errebolta baketsu bat".

Aieteko Jauregian antolatu nahi dute (Bakea eta Giza eskubideen jauregian) bilera-piknik formatuan. Bertan artea, literatura, filosofia, zuzenbidea, kirola, gizarteko ordezkariek eta esateko duen edozeinek parte-hartzeko eskubidea, gizarte kohesioa osasunaren lehentasuna, haurren babesa, ingurumenaren babesa eta antzeko gaiei buruz hiru minutuko diskurtsoak egiteko aukera izango dute. "Horiekin batera, musikariak ere izango ditugu, gai hauei buruzko kantak eskainiko dizkigutenak. Ekitaldi honetan parte hartu nahi duten guztiek jarri daitezela gurekin harremanetan komunikazioa@gurasos.org helbidera idatziz".