Jai Batzordean eman den eraldaketa handiaren isla izango dira abuztu hasieran ospatuko diren Xanistebanak. Hilaren 3an, 5ean eta 6ean Urdaiagan jai izango dute, aldaketekin aurten, antolatzaileek helarazi diguten ohar honetan nabarmendu duten moduan:
“Aurreko urteetako San Esteban jaien egitarauak gogoan hartuta, aurtengo jaietan hainbat aldaketa eman direla ikus daiteke. Esaterako, oilasko biltzaileen egunik ez ospatzea, edota jubilatuen bazkaririk ez egitea... Jai Batzordean bertan eraldaketa handia eman da, belaunaldi aldaketa itzela, hori dela eta, aurtengoan behinik behin, festak beste kutsu batekin datoz. Espero dugu datozen hileko jaiak giro onean ospatzeko aukera izatea. Gonbidatuta zaudete... Gora San Estebanak!
San Estebango Jai Batzordea”.
Egitaraua
Abuztuak 3, asteazkena
09:00 Txupinazoa.
11:00 Meza nagusia.
Ondoren, paxientxi eta ardo goxo banaketa.
Jarraian, Usurbilgo Dantza Taldearen emanaldia.
Gero, “luntxa” Jai Batzordearen eskutik.
18:00 Elizagoien ahizpak, Irune eta Itsaso Etxalartik.
Ordu berean, hirugihar banaketa Jai Batzordearen eskutik.
Abuztuak 5, ostirala
18:00 Txosnaren irekiera.
23:30 Herriko taldeak: Kezka, Izeberg, Eromeria.
Abuztuak 6, larunbata
10:30 Haurren marrazki lehiaketa.
Ondoren, haurrentzako jolasak eta buruhandiak.
13:00 Haurren bazkaria. Norberak ekarria; edaria eta postrea Jai Batzordearen eskutik.
15:30 Mus txapelketarako izen ematea.
16:00 Mus txapelketa.
16:30 Haurrentzako puzgarria eta txapa tailerra.
18:30 Txokolatada eta buruhandiak.
21:00 Herri afaria. Norberak ekarria; postrea, kafea eta kopa Jai Batzordearen eskutik.
23:00 Bertsolariak: Oihana Iguaran, Ane Labaka eta Unai Mendizabal. Gai jartzailea: Haritz Mujika.
Gauean, Joxpa taldea.
Jaiei amaiera emateko, DJ Aros atzeko barran goizaldera arte.
Oharrak:
Eremu askea! Ez da jarrera arrazista, sexista eta homofoborik onartuko.
Jai Batzordeak ez du jaiegun hauetan gerta daitezkeen kalteen erantzukizunik.
Antolatzailea:
San Estebango Jai Batzordea.