Gaur atseden eguna dute San Estebanen

Noaua Aldizkaria 2016ko abuztuaren 4a

Atzo hasi ziren festak Urdaiagan. Gaur atseden eguna dute San Esteban auzoan. Jai giroak bihar izango du segida.  Arratsaldeko 18:00etarako txosnen irekiera iragarri dute eta 23:30etik aurrera kontzertua: Kezka (argazkian), Izeberg eta Eromeria.

Aurten, egun handiarekin hasi dira festak: San Esteban egunean. Meza ondoren, paxientxiak eta ardo goxoa banatu zituzten. Segidan, Orbeldi Dantza Taldeko kideek ikuskizun ederra eskaini zuten.