San Esteban eguneko ospakizunen ostean, jaietako asteburuaren atarian dira Urdaiagan. Xanisteban festa betean izango da auzoa, ostiral arratsalde honetatik aurrera:
Urdaiagako jaiak
Abuztuak 5, ostirala
18:00 Txosnaren irekiera.
23:30 Herriko taldeak: Kezka+Izeberg+Eromeria.
Abuztuak 6, larunbata
10:30 Haurren marrazki lehiaketa.
Ondoren, haurrentzako jolasak eta buruhandiak.
13:00 Haurren bazkaria. Norberak ekarria; edaria eta postrea Jai Batzordearen eskutik.
15:30 Mus txapelketarako izen ematea.
16:00 Mus txapelketa.
16:30 Haurrentzako puzgarria eta txapa tailerra.
18:30 Txokolatada eta buruhandiak.
21:00 Herri afaria. Norberak ekarria; postrea, kafea eta kopa Jai Batzordearen eskutik.
23:00 Bertsolariak: Oihana Iguaran, Ane Labaka eta Unai Mendizabal. Gai jartzailea: Haritz Mujika.
Gauean, Joxpa taldea.
Jaiei amaiera emateko, DJ Aros atzeko barran goizaldera arte.
Oharrak:
-Eremu askea! Ez da jarrera arrazista, sexista eta homofoborik onartuko.
-Jai Batzordeak ez du jaiegun hauetan gerta daitezkeen kalteen erantzukizunik.
Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea.