34 taldeetan banaturiko ia 400 bat haur eta gaztetxok parte hartuko dute iraila hasieratik abian izango den Usurbil Cup txapelketan. Neurketa gehienak larunbatetan eta Haranen jokatzeko ahalegina egiteko asmoa du Usurbil F.T.-k.
Bereziki araudian eta jarreran eragin nahi dute aurten ere. “Araudi bat finkatuko dugu eta zorrotz beteko da”, ohartarazi dute. Beste behin gogorarazten dutenez, txapelketa honetako xede nagusia haur eta gaztetxoen parte hartzea sustatzea eta ondo pasatzeko kirol ekimena izatea da. Denboraldi berezia izango da 2016-17 kirol urtea herriko futbolarientzat. 40 urte beteko baititu Usurbil F.T.-k. Eta urteurrena ekimen bereziekin ospatu asmo dute.