Senior nesken taldeak denboraldi berriari ekingo dio laster

Noaua Aldizkaria 2016ko abu. 23a, 12:00

Hala dira herriko kirol taldeak. Bat baino gehiago abuztuan itzuli da lanera, eta lehiari ere laster ekingo diote. Usurbil K.E.-ko senior neskek Euskal Kopako lehen neurketa abuztuaren 29tik irailaren 4rako astean jokatuko du Ermuan, Errotabarriren aurka. Partida hau irabaziko balute, bigarrena irailaren 5etik 11rako astean Muskiz edo Kukullagaren aurka. 1. Nazional mailako senior mutilen taldekoek ere Euskal Kopari dagokion lehen neurketa irailaren 18a baino lehen jokatuko dute Donostian, Egiaren aurka.