Irailaren 25ean Usurbilen ospatuko den elkartasun jaialdia antolatzeko batzarrak egiten ari dira Potxoenean. Orain arteko azkena, astearte honetan egin dute. Irrien Lagunak Klubetik sortutako Irrien Lagunak Gizartegintza Elkarteak herritar eta eragileekin batera diseinatu nahi du egitaraua. Honez gain, bolondresak beharko dira jaialdi eguneko ospakizunetan laguntzeko. Oporren bueltan argibide gehiago.
Bizipoza jaialdiari buruzko informazioa: bizipoza.org