Atxegalde jaietan gaurtik

Noaua Aldizkaria 2016ko abu. 26a, 12:10

Zubietako eta Urdaiagakoen ostean, Atxegaldeko jaien txanda asteburu honetan. Edizio borobila ospatuko dute oraingoan; hamargarrena. Urtemuga berezia, besteak beste, larunbat iluntzeko herri afarian islatuko da. The Hastelen´s taldeak giroturiko afari dotorea antolatu dute, jai guneko karpa azpian.

Ostiral honetan jaurtiko duten txupinazoarekin Atxegalde jaietan murgildua egongo da igande gauera arte. Auzunera gerturatu asmo duzuenontzat, honatx bertan aurkituko duzuena:

Abuztuak 26, ostirala

17:30 Herri poteoa Jaixkipe txarangarekin.
20:00 Txupinazoa.
Jarraian, txoznaren irekiera eta luntx mundiala.
23:00 Kontzertu gaua: Zaparra, Skasti eta berbena Erokomeri taldearekin.

Abuztuak 27, larunbata

11:00 Umeentzako jokoak eta opari banaketa.

14:00 Herri bazkaria (norberak etxetik ekarria).

16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).

18:00 Haurrentzako ipuin kontaketa.

18:30 Txokolatada.

Ondoren, buruhandiak.

21:00 X. urteurren afari dotorea, The Hasteleen´s taldearekin.

Gauean: Fan and go! eta Dj Baluarte.

Abuztuak 28, igandea

12:00 Haur eta helduen toka txapelketa.

Ondoren, salda eta pintxo banaketa.

17:00 Mastertxef txikia.

18:30 Bertso musikatuak.

22:30 Azken traka.

Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.