Giro sargoriarekin agurtuko dugu astea; abisu horian. Ostiral eta larunbatean, abisu horian izango gara "baso-sute arriskuagatik. Baso-sute arriskua altua da EAEn, bereziki barnealdean, tenperatura altuagatik, hegoaldeko haizeagatik eta hezetasun erlatibo baxuagatik". Larunbatean ere abisu horia indarrean jarriko du Euskalmetek, "muturreko tenperatura oso altuengatik. Tenperatura maximoak 33 ºC-ra igo daitezke kostaldean, 36 ºC-ra kantauri isurialdearen barnealdean". Tenperatura altu iraunkorragatik ere abisu beraren eraginpean izango gara abuztuaren 27an. "Tenperatura minimo/maximoak kostaldean 19/33 ºC, kantauri isurialdearen barnealdean 18/36" izatea espero da. Iganderako aldaketa omen dator:
Abuztuak 26, ostirala
"Kantauri isurialdean zerua tarteka hodeitsu egongo da behe-hodeiekin, batez ere goizeko lehen orduetan eta azken orduetan, baina eguerdi partean giro eguzkitsua nagusituko da. Hegoaldean hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta iparraldean iparraldekoa, horren ondorioz kostaldean asko jaitsiko da tenperatura".
Abuztuak 27, larunbata
"Larunbata trantsizio eguna izango da. Goizean eguzkitsu egongo da, hegoaldeko haizea ibiliko da eta kostaldean tenperatura berriro ere igo egingo da, 30 ºC-tik gora. Barnealdean ez da aldaketarik izango, maximoak 35 ºC ingurukoak izango dira. Arratsaldean, ordea, hego-ekialdeko haizea ipar-mendebaldera aldatuko da eta lainotzera egingo du; gainera, baliteke gauean euri pixka bat egitea. Aldaketak beroaren arintzea ekarriko du, eta tenperaturaren jaitsierak jarraipena izango du igandean".
Abuztuak 28, igandea
"Igandean ipar isurialdean beroak amore emango du eta hegoaldean ere tenperatura jaisten hasiko da, ipar-mendebaldeko haizea nagusituko delako. Goizean kantauri isurialdean hodeitsu egongo da eta baliteke han-hemenka euria egitea. Arratsaldean ostarte batzuk ireki daitezke, baina gauean berriro ere estalita geratuko da. Tenperatura maximoak 25 eta 30 ºC artekoak izango dira".
Informazio eguneratua: euskalmet.eus