Hastera doazen Atxegaldeko jaietara gerturatzeko gonbita luzatu dute kalejiran, Jai Batzordekoek

Noaua Aldizkaria 2016ko abu. 26a, 19:42

Mahaspildegi elkartean egin duten urteroko bazkariaren ostean, eta azken urteotan hutsik egiten ez duten Jaixkipe txarangakoak bidelagun, Atxegaldetik Kaxkora zabaldu du Jai Batzordeak, festa giroa. Abestuz eta dantzatuz, festara gerturatzeko gonbita luzatu nahi izan diete herritarrei, soinean txaleko berriak jantziak zituztela. Gogoan izan, 20:00etan jaurtiko duten txupinazoarekin bi eguneko parranda giroan murgilduko da Atxegalde. Denetarik eta denontzako ospakizunak izango dituzue, auzoko festen plazan:

Abuztuak 26, ostirala
20:00 Txupinazoa.
Jarraian, txoznaren irekiera eta luntx mundiala.
23:00 Kontzertu gaua: Zaparra, Skasti eta berbena Erokomeri taldearekin.

Abuztuak 27, larunbata

11:00 Umeentzako jokoak eta opari banaketa.

14:00 Herri bazkaria (norberak etxetik ekarria).

16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea).

18:00 Haurrentzako ipuin kontaketa.

18:30 Txokolatada.

Ondoren, buruhandiak.

21:00 X. urteurren afari dotorea, The Hasteleen´s taldearekin.

Gauean: Fan and go! eta Dj Baluarte.

Abuztuak 28, igandea

12:00 Haur eta helduen toka txapelketa.

Ondoren, salda eta pintxo banaketa.

17:00 Mastertxef txikia.

18:30 Bertso musikatuak.

22:30 Azken traka.

Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.