10 urte bete dituzte hasi berri diren Atxegaldeko festek. Jai Batzordeak ez du edizio borobil hau oharkabean pasatzen utzi nahi izan jaurti berri duten txupinazoan. Hamarkada honetan, auzoko plazan bizi izandakoa ekarri nahi izan dute gogora. Urteotan bidelagun izan dituztenak, modu batean edo bestean jaietan lagundu dutenak eskertu nahi izan dituzte. Eta nola ez, atxegaldetarrez ere ez dira ahaztu. Hamargarren edizio honetan ere festara gonbidatu dituzte auzotar nahiz gainerako herritarrak.
Eraso sexisten aurkako plaza
Suziri artean eman diote ongi etorria jaiei. Aldarrikapen artean baita. Atxegaldeko plaza eraso sexistarik gabeko jai gunea izatea nahi dutela aldarrikatu dute. Jaiak giro alai eta errespetuzkoan bizitzera deitu dute. Aldarrikapen gehiagorako tartea ere izan da. Erraustegiaren aurkako pankartak eseki dituzte. Erraustegia Erabakia herri plataformako kideak ere auzoan ziren. Iraila amaierako galdeketa iragartzen duten kamisetak saltzen aritu dira. Igande eguerdian ere bertan aurkituko dituzue, 12:00-13:00 artean.
Jaixkipe txarangakoen erritmora hasi dituzte jaiak Atxegalden. Txosna ireki dute, luntx mundiala zerbitzatu ere bai. Gauean, dantzarako eta kontzertuez gozatzeko tartea izango da:
Abuztuak 26, ostirala
23:00 Kontzertu gaua: Zaparra, Skasti eta berbena Erokomeri taldearekin.
Ondoren, buruhandiak.
21:00 X. urteurren afari dotorea, The Hasteleen´s taldearekin.Gauean: Fan and go! eta Dj Baluarte.Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.