Tokak abiatu du, lehiaketen Atxegaldeko jaietako azken eguna

Noaua Aldizkaria 2016ko abu. 28a, 17:17

Lehiaketen eguna dugu auzoko festetako azken igande hau. Goizean tokan aritu dira. Atzo musean bezala, tokak ere zaletu fin askoak ditu Atxegaldeko jaietan. Segidan dituzue txapelketako irudiak, txapeldunak eta urtero hutsik egiten ez duten zenbait parte hartzaileek omenaldi gisara, Jai Batzordekoen eskutik jaso duten oroigarria. Artean, salda, haragi eta txorizo egosia dastatzeko aukera egon da. Urtero moduan, auzotar talde bat aritu da sukaldari lanetan.

Atxegaldeko jaiak azken txanpan dira, baina bada ospakizunik oraindik datozen orduotarako:

Abuztuak 28, igandea

17:00 Mastertxef txikia.

18:30 Bertso musikatuak.

22:30 Azken traka.

Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.