Irailaren 15era arte eska daiteke, posta bidezko bozka

Noaua Aldizkaria 2016ko abu. 29a, 12:00

Irailaren 25ean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ospatuko diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde prozesuari loturiko egutegia finkatua dago. Ohi bezala, bozka emateko aukera izango da iraileko azken igande horretan, egun osoz zabalik izango diren guneetan.  Aldez aurretik ere bozkatu ahalko da. Irailaren 15era arteko epea duzue, posta bidez bozkatu nahi duzuenok, eskaera Correosen bideratzeko. Bestalde, aldi baterako nahiz modu iraunkor batean aterrizan bizi direnek irailaren 5era arteko epea dute boka eskatzeko.

Gogoan izan Usurbilgo Udalaren honako ohar hau: "Hautesle-errolda ekainaren 1ean itxi zen, beraz, Usurbilgo hautesle-errolda data horretara arte Usurbilen erroldatuta zeudenek osatuko dute. Ekainaren 1az geroztik Usurbilen erroldatutakoek ezin izango dute Usurbilen bozkatu, baizik eta momentu horretan erroldatuta zeuden herrian bozkatu beharko dute".

Lehenago, aste hasiera honetan; "Hautesle Erroldaren Bulegoaren probintzia-ordezkaritzak gaur hasiko dira hautesleen etxeetara errolda-txartelak bidaltzen". Astelehen honetan baieztatu ostean, bihar argitaratuko dira hauteskundeetara aurkeztuko diren hautagaitza zerrendak. Bihar baita, abuztuak 30, datozen hauteskundeetan mahaietan ze herritarrei egotea egokituko zaien jakiteko, zozketa egingo du Usurbilgo Udalak, 14:00etan udalbatza aretoan deitu duen osoko bilkuran. Titular eta ordezkoen artean, guztira 72 herritar hautatuko dira.

Irailaren 25eko hauteskundeei begirako egutegia

-Irailaren 5era arte: atzerrian aldi baterako edo iraunkorki bizi direnek bozka eskatzeko epea.

-Irailaren 15era arte: posta bidez bozkatzea eskatzeko epea Correosen.

-Abuztuak 29: Hauteskunde Batzordeak hautagaitzak baieztatuko ditu.

-Abuztuak 30: 14:00etan, mahaikideen zozketa Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoan. Hautagaitzak argitaratuko dira.

-Irailak 5-18: hautesleei posta bidez bozkatzeko dokumentazioa bidaliko zaie.

-Irailak 5-21: posta bidez bozkatzeko aukera.

-Irailak 9-23: hauteskunde kanpaina.

-Irailak 24: hausnarketa eguna.

-Irailak 25: bozketa eguna.

-Urriaren 15a baino lehen: kargu hautetsiak aldarrikatzea.

-Azaroak 12-22: Eusko Legebiltzar berria osatzeko behin-behineko epea.

Informazio gehiago: Irailaren 25eko hauteskundeak