Gorpu bat aurkitu dute errioan, Zubieta parean

Noaua Aldizkaria 2016ko abu. 30a, 11:05

Azken ordua: 71 urteko gizonezko lasartear baten gorpua da, astearte goiz honetan Orian aurkitu dutena. Antza, ostiralaz geroztik desagertua zegoen aipatu herritarra. Goizean aurkitu dute, Zubietako Aliri zubitik gertu, Babiloni etxe parean. Berehala bertaratu dira, Udaltzaingoa, Ertzaintza eta suhiltzaileak. Txikierditik Zubietara doan herri biderako sarbidea itxi egin dute autoentzat. Oinezkoentzat baino ez dago irekia.