Gizarteko hainbat ordezkari ezagunek parte hartuko dute, igandeko Abuztock jaialdian

Noaua Aldizkaria 2016ko abu. 30a, 13:39

"Gizarteari dei egiten diogu modu zibilizatu eta tinkoan erantzun dezan", horratx GuraSOSek igande honetarako antolatu duen Abuztock jaialdira joateko, eguerdian Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko aurkezpenean luzatu digun gonbita. Osagai ezberdinak izango dituen errebolta baketsua iragarri dute irailaren 4rako Donostian.

Ekitaldian gizarteko hainbat ordezkari ezagunek parte hartuko dute. "Parte-hartzeko eskubidea, gizarte kohesioa, osasunaren lehentasuna, haurren babesa, ingurumenaren babesa eta oinarrizko eskubideei buruzko interbentzioak egingo dituzte formatu desberdinetan (monologoak, diskurtsoak, ipuinak, dantza...). Horiekin batera, musikariak ere arituko dira jotzen",  iragarri dute GuraSOSetik. Haurrentzako txokoa ere egongo da.

Ekimena zabaltzen laguntzeko deia egin dute. Taldearen web gunean sartuta, gurasos.org atarian alegia, ekimeneko kartela jaitsi dezakezue. "Inguruan jartzen laguntzea izugarri eskertuko dugu", adierazi dute GuraSOSetik. Honez gain, jaialdiaren azpiegitura gastuei eta gastu juridikoei aurre egiteko kontu zenbaki bat ere zabaldu dute. Diru ekarpenak hemen egin ditzakezue:

ES18 3035 0140 39 1400030208

Abuztock jaialdia

Eguna: irailak 4, igandea.

Tokia: Donostiako Egia auzoko Gladys Enean (Egiako Cristina Enea parkean).

Ordutegia: 18:00-20:30.

Aldarria: "Osasuna lehendabizi. Guk erabakitzen dugu, entzungo gaituzte".

Egitaraua: gizarteko hainbat ordezkariren interbentzioak formatu desberdinetan  (bakarrizketak, diskurtsoak, ipuinak, dantza...), musikariak, Josevinsky eta Axpi marrazkilariek zuzenean margotuko dute, iritzia emateko aukera izango da liburuetan eta sare sozialen bidez #ABUZTOCK traola baliatuz. Haurrentzako txokoa ipuin kontalari eta eskulan tailerrekin. Eskulanok erosteko aukera izango da, GuraSOSen gastuei aurre egiten laguntzeko.

Jaialdian parte hartuko dutenak:

Uxue Alberdi (kazetaria, bertsolaria eta idazlea)

JoxAnton Artze (poeta)

Ane Artetxe (musikaria)

Amets Arzallus (bertsolaria)

Ainara Azpiazu, Axpi (marrazkilaria)

Eneko Balerdi (dantzaria)

Aitor Bengoetxea (UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatea)

Garbiñe Biurrun (epailea)

El Drogas (musikaria)

Eñaut Elorrieta (musikaria)

Jakoba Errekondo (paisajista)

Bide Ertzean (musika taldea)

Alazne Etxeberria (aktorea)

Pako Etxeberria (auzitegi-forentsea)

Zuriñe Hidalgo (musikaria)

Joseba Larratxe, Josevinsky (marrazkilaria)

Alberto Lizarralde (argazkilaria)

Jone Martinez (UPV/EHUko Zientzia Politikoetako Fakultatea)

Nerea Mendizabal (psikologoa)

Jabier Muguruza (musikaria)

Oreka TX (musika taldea)

Petti (musikaria)

Xabi Solano (musikaria)

Edorta Subijana (arkitektoa, marrazkilaria, argazkilaria)

Arantxa Urretabizkaia (idazlea)

Iban Zaldua (idazlea)

Haimar Zubeldia (txirrindularia)

Antolatzailea: GuraSOS.