Amador Granados Alkorta, Rioko Paraolinpiar Jokoetara doa

Noaua Aldizkaria 2016ko abuztuaren 31

Olinpiar Jokoen ostean, Paraolinpiar Jokoen txanda Rion (Brasil) irailaren 7tik 18ra. Usurbildar bat izango dugu 175 herrialdeetako 4.350 kirolari batuko dituen mundu mailako txapelketa honen hamabosgarren edizioan; Amador Granados Alkorta. Brasilera bidaiatzeko prest da txirrindularia. Hiru hitzordutan parte hartuko du, berak, egun eta orduotan:

-Irailak 10, larunbata: 16:30-17:54  Kilometroko proba

-Irailak 11, igandea: 10:47-11:32 Taldekako abiadura proba.

-Irailak 16, ostirala: 09:30-11:30 Errepideko proba.

Amador Granadosen berri, bideotatik jaso dezakezue:

Web orria: http://amador-granados-alkorta.webnode.es//

Facebook: https://www.facebook.com/amador.granadosalkorta

Amadorren datuak, esteka honetan dituzue: Amador Granados Alkorta