Carod-Rovira Usurbilen izango dugu, urriaren lehenean

Noaua Aldizkaria 2016ko abu. 31a, 11:30

Egunotan etxean jasoko duzuen Usurbilgo Udalaren iraileko kultur agendak aurreratu du albistea; urriko lehen ekitaldia. Josep-Lluís Carod-Rovira Sutegin izango da urriaren 1ean, goizeko 10:00etan Sutegiko auditorioan. Hala dio udal kultur agendak. Hitzaldia eskainiko du, eta, "ondoren, euskal bidearen inguruko mahai ingurua izango da".