Granadakoak ere, Usurbilgo hondakinen kudeaketa ereduaz interesatuak

Noaua Aldizkaria 2016ko abu. 31a, 12:59

Euskal Herriko txoko desberdinetatik, Kataluniatik, Bristoletik... Eta orain Granadatik ere bisitan izan ditugu Usurbilen. Udalerri honetako hondakinen kudeaketa eredua ezagutu nahi zuten. Gurean dugun sistemaz interesatuak daude. Astearte honetan egin diete harrera Usurbilgo Udalean. "Granadako (Espainia) Dehesas Viejas herritik bi ordezkari politiko hurbildu dira astearte honetan Usurbilera, hondakinen bilketa sistema ezagutzera. Usurbilgo Udaleko Alaitz Aizpurua zinegotziak ongi etorria eman eta azalpen bat eskaini ostean, udaleko teknikariekin batera herritik aritu dira sistemaren ezaugarriak ezagutu asmoz. Dehesas Viejas 1.000 biztanle dituen herri bat da, eta Usurbilen egiten den hondakinen kudeaketan interesatuta daudela eta, lehen pertsonan ezagutzera hurbildu dira", berri eman du Udalak, usurbil.eus atariaren bidez.

Irudia: Usurbilgo Udala.