Irailean gara. Ikasturte berria begi bistan dugu. Lan edo ikastorduetatik at, aisialdi tartean zer egin erabakitzeko une aproposa. Ikastaro eskaintza zabala prestatzen ari dira herriko talde ezberdinak. Aurrerapen moduan, honatx eskaintza horren zati bat:
Oiardo Kiroldegia
Etumeta AEK euskaltegia
Ostegun honetatik eta irailaren 30era arte, zabalik egongo da 2016-17 ikasturtean matrikulatzeko epea Etumeta AEK euskaltegian. Ikasturte berria urriaren 3an abiatuko dute aurten. Eskaintza zabala prestatu dute; maila guztietako ikastaroak egiteko aukera goiz nahiz arratsaldez, autoikaskuntza, euskara online ikasteko aukera, Mintzalagun egitasmoa,... Eta berrikuntza bat aurtengoan; gurasoentzako saioak. Egitasmoa, euskaltegia, Udala eta Udarregi Ikastolaren arteko elkarlanez bideratu dute. Argibide gehiago jaso eta matrikulatzeko bideak hemen dituzue:
Epea: irailaren 30era arte.
Astelehenetik ostiralera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00.
Nagusia, 43
607 609 379.
Helduen Hezkuntza Iraunkorra
18 urtetik gorako herritarrei zuzendutako doako hezkuntza eskaintzan matrikulatzeko aukera duzue asteotan; irailaren 8tik 16ra, araututako ikastaroetan, atzerritarrentzako gaztelania ikastaroan eta Zikloetako Sarbidean. Eta irailaren 12tik 16ra, ikastaro guztiotan eta baita arautu gabekoetan ere. Informazio gehiago:
epalasarte.es
943 376 443
info@epalasarte.es
Sagarrondotik Sagardora
Urte hasieratik Alkartasuna Kooperatibak antolatu duen ikastaro zikloaren baitan, azken saioa antolatua dute larunbat honetarako, irailaren 10erako, 09:00-13:00 artean Potxoenean. "Sagarraren heldutasun analisiak eta etxean sagardoa egiteko hastapenak" saioa, Aitor Etxeandiak eta Egoitz Zapiainek bideratua. Informazio gehiagorako eta izen emateko:
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
KzGunea, iraileko eskaintza
Ikastarook programatu dituzte asteotarako:
Irailak 2-16: 09:00-11:00 Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".
Irailak 19-30, 09:00-11:00: “Ofimatika tresnak-Libre Office”.
Urriak 3-14, 16:00-18:00: “Komunikatu zaitez Sare Sozialen bitartez”.
Urriak 17-28, 16:00-18:00: “Ofimatika tresnak-Libre Office”.
Informazio gehiagorako:
943 023 684
Kale Nagusia, 37 (irailean 09:00-13:00 artean zabalik)
Kantu Taldearen entseguak
Astearteroko entseguei irailaren 20an ekingo diete. Ohi bezala, 18:30-19:30 artean Udarregi Ikastolako kantu gelan bilduko dira. Hurrengo kantu-jira berriz, irailaren 24an 19:00etan, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
Einean Guraso Eskola
Irailaren 15a baino lehen eman daiteke izena, ikasturte honetarako antolatu dituzten ikastaroetan. Usurbildar guztiei zuzenduak dauden saio hauetan apuntatu edo argibide gehiago jasotzeko, irakasleekin hartuemanetan jarri behar da. Honatx ikastaro eskaintza:
Laboreak
Noiz: astean behin 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: 609 41 38 83 (Juani).
Bolilloak, punto cruz, gantxilloa...
Yoga
Noiz: astean behin 1,5 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakasleak: 636 71 15 14 (Katia) / 605 72 28 25 (Sebas).
Luzaketak, arnasketak, lasaitzea...
Pintura
Noiz: astean behin 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: 609 41 38 83 (Susana).
Oleoa, akuarela, pastela...
Eskulanak
Noiz: astean behin 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: 609 41 38 83 (Susana).
Teknika ezberdinak ikasi gauza politak sortzeko edo berritzeko.
Masajea
Noiz: astean behin 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: 605 72 28 25 (Sebas).
Sabel dantza/ Hip Hop
Noiz: astean behin 1,5 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: 637 25 68 51 (Uarda).
Bi dantza hauek ikasteko aukera.