Donostiako uretan jokatu berri den proban, datozen bi igandeotarako sailkatu dira hiru herritarrak. Emakumezkoen proban, hamar talde lehiatu dira. Aurten lehen aldiz, 7 talde sailkatu zitezkeen Donostiako Banderarako. Bi usurbildar genituen lehia horretan eta biak sailkatu dira; bigarren postuan, Sarai Lizaso Mitxelena eta San Juan. Bosgarrenean, Nagore Arruti Urkiola eta Zarautz-Getaria ontzia.
Gizonezkoetan 24 lehiakide ziren guztira. Kasu honetan ere, zazpik baino ez zuten Donostiako Banderarako sailkatzeko aukera. Usurbildar bakarra genuen; Alex Udabe Pagola Hondarribian. Zubietarrak ere lortu du. Hondarribia lehen postuan sailkatu da. Datozen bi igandeotan beraz, irailaren 4an eta 11n, hiru herritar ikusiko ditugu, bandera preziatua eskuratzeko lehia bizian. Zorionak!
Emakumezkoen sailkatze estropada
1. Hibaika: 11:22.36
2. San Juan: 11:25.37 (Sarai Lizaso Mitxelena)
3. Orio: 11:35.74
4. Cabo: 11:38.61
5. Zarautz-Getaria: 11:46.29 (Nagore Arruti Urkiola)
6. Hernani: 11:59.93
7. Deustu: 12:05.94
8. Hondarribia: 12:27.69
9. A Cabana: 12:41.13
10. Colindres: 13:15.64
Sailkaturiko taldeak: Donostia Arraun Lagunak taldekoez gain, Hibaika, San Juan, Orio, Cabo, Zarautz-Getaria, Hernani eta Deustu.
Gizonezkoen sailkatze estropada
1-Hondarribia: 19:54.80 (Alex Udabe Pagola)
2-Orio: 20:04.98
3-Bermeo: 20:05.58
4-San Juan: 20:09.16
5-Zierbena: 20:14.38
6-Kaiku: 20:18.24
7-Tiran: 20:19.46
8-Astillero: 20:24.68
9-San Pedro: 20:30.30
10-Cabo: 20:37.16
11-Ondarroa: 20:42.20
12-Portugalete: 20:45.96
13-Zumaia: 20:49.96
14-Getaria: 20:54.32
15-Ares: 20:58.10
16-Lekittarra: 20:59.12
17-Pedreña: 20:59.56
18-Deustu: 21:04.36
19-Samertolameu: 21:04.46
20-Puebla: 21:05.62
21-Oiartzun: 21:34.32
22-Hibaika: 21:52.38
23-Zarautz: 21:54.58
24-Castropol: 22:07.40
Sailkaturiko taldeak: Donostiako Kaiarriba Arraun Elkarteaz gain, Hondarribia, Orio, Bermeo, San Juan, Zierbena, Kaiku eta Tiran.
Irailaren 4ko txandak eta kaleak
Emakumezkoen txapelketa (11:00)
Lehen txanda:
1-Zarautz-Getaria.
2-Donostia Arraun-Lagunak.
3-Hibaika.
4-Cabo
Bigarren txanda:
5-Hernani
6-Orio.
7-San Juan.
8-Deustu.
Gizonezkoen txapelketa (12:00)
Lehen txanda:
1-San Juan.
2-Kaiku.
3-Orio.
4-Hondarribia.
Bigarren txanda:
5-Bermeo.
6-Tiran.
7-Zierbena.
8-Donostiarra.