Abiatzera doa, Zubieta lehiakide izango duen Endika Abril Errebote Txapelketa

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 2a, 09:30

Iaz txapeldunorde amaitu zuten, ia aurten. Abiatzera doa Endika Abril Errebote Txapelketa. Igande honetan bertan, irailaren 4an jokatuko da lehen jardunaldiko aurreneko neurketa. Urriaren 2ra arte luzatuko den itzuli bakarreko lehen fasean, bi multzotan banatu dituzten Euskal Herriko 8 taldeek parte hartuko dute. Tartean, Zubietak. Baita Gipuzkoako Behar Zana eta Txost taldeek, eta Lapurdiko Endaiarrak, Kanboarrak, Luzean, Noizbait eta Senpere taldeek ere. Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan jokatuko dira neurketak.

Zubieta, B Multzoan da. Oraindik ere finkatu diren ordutegiak behin behinekoak diren arren, gaurkoz, etxekoek irailaren 18an jokatuko dute lehen partida, Zubietan bertan. Errebote plaza, txapelketa honetako partida gehiagoren jokalekua ere izango da. Honatx egutegia:

Parte hartzaileak:

A Multzoan: Luzean, Behar Zana, Endaiarrak eta Kanboarrak.

B Multzoan: Zubieta, Txost, Senpere eta Noizbait.

A MULTZOA

1. fasea

1. jardunaldia

Irailak 4, 11:00 Villabonan: Luzean-Behar Zana

Irailak 25, 11:00 Villabonan: Kanboarrak-Endaiarrak

2.jardunaldia

Irailak 11:

11:00 Villabonako plazan: Kanboarrak-Behar Zana

11:00 Zubietan: Endaiarrak-Luzean

3. jardunaldia

Irailak 18:

09:00 Villabonan: Luzean-Kanboarrak

11:00 Villabonan: Behar Zana-Endaiarrak

B MULTZOA

1.jardunaldia

Irailak 4, 11:00 Oiartzunen: Txost-Senpere

Irailak 25, 11:00 Zubietan: Noizbait-Zubieta

2.jardunaldia

Urriak 2:

11:00 Zubietan: Noizbait-Senpere

11:00 Oiartzunen: Zubieta-Txost

3. jardunaldia

Irailak 11, 11:00 Oiartzunen: Txost-Noizbait

Irailak 18, 11:00 Zubietan: Senpere-Zubieta

2. fasea

Urriaren 9an, finalerdi bana Villabonan eta Zubietan, lehen fasean multzo bakoitzeko lehen bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuz.

Finala

Urriaren 23an Oiartzunen.

Oharra: behin behineko ordutegiak. Aldaketak egon daitezke.

Informazio gehiago: Endika Abril Errebote Txapelketa