Tren zerbitzu bereziak, Kontxako Bandera ikustera joateko

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 2a, 11:00

Atzoko sailkapen probaren ostean, datozen bi igandeotan, irailaren 4an eta 11n ospatuko da arraun munduko proba entzutetsuena; Kontxako Bandera. Gogoan izan, hiru usurbildar ikusiko ditugula lehian, Donostiako uretan; emakumezkoen txapelketan, Sarai Lizaso Mitxelena (San Juan) eta Nagore Arruti Urkiola (Zarautz-Getaria). Gizonezkoenean, Alex Udabe Pagola (Hondarribia). Zorte on hiruroi!

Urtero moduan, estropadak ikustera joateko tren zerbitzua indartu du EuskoTrenek. Usurbilen goizeko 09:24an hasita, ordu erdiro izango duzue tren zerbitzua Donostiarantz. Baita 10:35ean ere. Ez ahaztu, Donostian, Amarako tren geltokiko langileek lan uzteak deitu dituzte bi igandeotarako, 08:00-15:00 artean. Irailaren 12an, egun osorako. "EuskoTrenek greban jarraitzen du! Inposaketari ez! Negoziaketari bai!", bezalako kartelak jarri dituzte geltokietan. "Guztientzako lanpostuak eta garraio publikoa lortzeko ari gara borrokan", adierazi dute ohar bidez.

KONTXAKO BANDERA

Irailaren 4ko txandak eta kaleak

Emakumezkoen txapelketa (11:00)

Lehen txanda:

1-Zarautz-Getaria.

2-Donostia Arraun-Lagunak.

3-Hibaika.

4-Cabo

Bigarren txanda:

5-Hernani

6-Orio.

7-San Juan.

8-Deustu.

Gizonezkoen txapelketa (12:00)

Lehen txanda:

1-San Juan.

2-Kaiku.

3-Orio.

4-Hondarribia.

Bigarren txanda:

5-Bermeo.

6-Tiran.

7-Zierbena.

8-Donostiarra.