Usurbildarrak, Kontxako Bandera eskuratzeko lehen postuetan

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 5a, 10:24

Emaitza ezinhobeak eskuratu zituzten usurbildarrek atzo ospatu zen Kontxako Banderaren lehen jardunaldian. Sarai Lizaso Mitxelena eta San Juan emakumezkoen txapelketako lehen postuan ditugu, laugarrenean Nagore Arruti Urkiola eta Zarautz-Getaria. Gizonezkoen txapelketan, Alex Udabe Pagola eta Hondarribia, bigarren postuan. Batzuen eta besteen artean dagoen aldea, txikia da benetan. Lehia bizia izango da beraz hurrengo igandean, irailaren 11n Donostian; goizeko 11:00etan emakumezkoen estropaden saioa. 12:00etan gizonezkoena. Lehen jardunaldian arraun taldeek eginiko denborak segidan.

Tren zerbitzu bereziak

Atzo bezala, datorren igandean ere, irailak 11, Kontxako Bandera ikustera joateko tren zerbitzu bereziak izango dira. EuskoTrenek datorren jardunaldirako ordutegia ordea ez du zehaztu oraindik. Egunotan zabalduko dute informazio gehiago:

euskotren.eus

902 543 210

@euskotrenEJGV