Santueneko jaiak, irailaren 16tik 18ra

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 6a, 08:16

Jaietako denboraldiaren azken txanpara heltzen ari gara. Inguruotan, Aginagako San Praixkuak eta Santuenekoak baino ez zaizkigu geratzen, festen erronda amaitzeko. Santuenekoei dagokienean, irailaren 16tik 18ra ospatuko dira. Azken orduko zehaztasunen baten faltan, nagusiki josia du Jai Batzordeak, ospakizunen egitaraua:

Irailak 16, ostirala

17:00 Txupinazoa txosna aurrean eta txokolatada.

Ondoren, globo gerra.

18:30 Buruhandiak eta Batukada edo elektrotxaranga.

19:00 Sardina jana.

23:30 Kontzertuak: Zaparra, Los Zopilotes Txirriaus, eta Gaitzerdi Erromeria.

Irailak 17, larunbata

11:00 Haur jolasak eta pintura lehiaketa.

13:00 Buruhandiak.

14:00 Haur bazkaria. (Norberak bere bazkaria ekarri, eta edariak eta postrea bertan banatuko dira).

16:00 Mus txapelketa. (15:30-16:00 izen ematea).

16:00 Haurrentzako puzgarriak.

17:30 Txokolatada.

19:00 Buruhandiak.

20:30 Kantu Afaria.

00:00 Dantzaldia DJ Aros-ek girotua.

Irailak 18, igandea

11:00 Toka txapelketa.

12:00 Hamaiketakoa txosnan.

14:00 Herri bazkaria.

17:00 Gorritiren showa.

Ondoren, buruhandiak.

19:30 Piper dastaketa.

21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneko Jai Batzordea.