Kirolprobak.com atarian sartuta bideratu dezakezue inskripzioa edota Oiardo Kiroldegian, irailaren 16ra arteko epea duzue. Astearte goiz honetarako jada, 45 lagunek inskripzioa egina zuten. Gogoan izan, 300 lasterkarirentzako lekua egongo da aurtengo edizioan. Eta bi lasterketa aukeran; 10,75 eta 5,2 kilometrotako ibilbide bana. Amaieran sari banaketa eta zozketak. Irailaren 18rako Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldea antolatzen ari den proba herrikoiari buruzko zehaztasun gehiagoren berri segidan:
9. Baxurde Krossa
Eguna: irailak 18, igandea.
Abiatzeko hitzordua: 10:30, frontoitik.
Zehaztasunak: "Bi distantzia aukeran! Ibilbidea laburra buelta bakarrean egin beharreko 5,2 kilometroz osatzen da, guztiak ere asfalto, hormigoi edo harri-txintxarreko bideetan. Luzea berriz 10,75km distantzian izango da. Herriko kaxkoa eta baserri bideetatik igarotzen da froga eta gehienean laua izango da. Irteera eta helmuga herriko frontoian izango da. Baxurde Kros Txikia ere egingo da".
Zerbitzuak:
- Parte hartzaile guztientzat asegurua.
- Probaren erdian ur-hornidura (10,75km distantzian).
- Froga amaieran hamaiketakoa.
- Dutxa zerbiztua kiroldegian bertan.
Sariak:
- Lehen hiru gizon-emakumezkoentzat saria (10,75km distantzian).
- Parte hartzaile guztientzat oparia.
- Parte hartaile guztien artean zozketa Usurbilgo jatetxe ezberdinetan.
Zozketa parte hartzaileen artean:
- Arrospide kutixi otarra.
- Kentuenen bazkaria 2 lagunentzat.
- Patrin bazkaria 2 lagunentzat.
- Olarrondon bazkaria 2 lagunentzat.
- Artzabalen bazkaria 2 lagunentzat.
- Laukoteko 2 tarta.
- Marijen erropa erosteko 50€ko bi bale.
- Mariscos Bruñoko marisko otarra.
- Kirolari profesionalek sinaturiko arropa.
Izen ematea: aurrez kirolprobak.com atarian, irailaren 17ko eguerdiko 12:00ak arte. 10 euro txip horiarekin, 12 euro txip zuriarekin. Gehienez, 300 lasterkarirentzako lekua.
Informazio gehiago: http://www.facebook.com/baxurdetxiki.triatloitaldea
Antolatzailea: Baxurde Txiki U.T.T.