Zabaltzen doa abiatzen ari garen ikasturte berrirako ikastaro eskaintza. Urtero moduan, bada non aukeratua. Baina adi izen emateei:
Orbeldi Dantza Taldea
Urriaren 3an abiatuko duten ikasturte berrirako izen emateko epea ireki du Orbeldi Dantza Taldeak. Honatx inskripzioari eta ikasturte berriko eskaintzari dagozkion zehaztasunen berri:
Izen emateko jendaurreko hitzorduak: irailak 8, 15 eta 16.
Ordutegia: 17:30-19:30.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
Izen emateko beste bidea eta informazio gehiagorako: orbeldi.udt@gmail.com
Eskaintza:
-Haurren dantza taldea. Astean ordubete. Ordutegia adosteko bilera irailaren 23an 18:30etan, Oiardo Kiroldegiko egoitzan. Urteko kuota: 70 euro (anai-arreben kasuan, bakoitzak 60 euro). Kuotaren ordainketa, azaroan.
-Helduentzako eskaintza: erromeria dantzak (asteazkenetan 19:30-21:00 artean), euskal dantzetan oinarritutako koreografiak (astelehenetan, 19:30-21:00 artean), euskal dantza tradizionalak (izen emandakoen artean zehaztuko da ordutegia). Urteko kuota: 75 euro (familiako bat baino gehiago egonez gero, bakoitzak 65 euro). Kuota ordainketa, azaroan.
Oharra: ikasturte hasiera, urriaren 3an.
Deitzailea: Orbeldi Dantza Taldea.
Muxurbil Antzerki Taldea
Antzerki taldea larunbat honetan, irailak 1o, hasiko da biltzen, goizeko 11:00etan Sutegin. Iaz parte hartu zutenak, nahiz taldean parte hartzen hasi nahi dutenentzat, ateak zabalik dituzte Muxurbilen. Argibide gehiagorako: 657 712 383.
Usurbil Judo Kluba
Larunbatetik, irailaren 10etik aurrera bideratu ahalko da inskripzioa Oiardo Kiroldegian. 5-7, 8-12 eta 12-14 urte artekoentzako ikastaroak eskainiko dituzte. Baita helduentzako judoa ere. “Irailean izena ematen duen ororentzat judogia oparitan”, berri eman dute Usurbil Judo Klubetik. Taldea sarean, helbide honetan aurki dezakezue: jcusurbil.com
Usurbil F.T.
Nesken taldea osatzeko bilera deitu du Usurbil F.T.-k ostegun arratsalde honetan, irailak 8, 19:00etan Haranen. “Kadeetatik hasita, jubenil edo erregional mailako nesken taldea osatzeko deialdia egin nahi dugu”, adierazi diote aldizkari honi futbol taldeen bilgunetik. Bestalde, kadete mutilen taldea osatzeko jokalari bila dabiltza. Izen emateko epea zabalik egongo da irailaren 15era arte. “Apuntatu nahi izanez gero, Haranera gerturatu daitezke”, ohartarazi dute Usurbil F.T.-tik.
Oiardo Kiroldegia
Etumeta AEK euskaltegia
Ostegun honetatik eta irailaren 30era arte, zabalik egongo da 2016-17 ikasturtean matrikulatzeko epea Etumeta AEK euskaltegian. Ikasturte berria urriaren 3an abiatuko dute aurten. Eskaintza zabala prestatu dute; maila guztietako ikastaroak egiteko aukera goiz nahiz arratsaldez, autoikaskuntza, euskara online ikasteko aukera, Mintzalagun egitasmoa,... Eta berrikuntza bat aurtengoan; gurasoentzako saioak. Egitasmoa, euskaltegia, Udala eta Udarregi Ikastolaren arteko elkarlanez bideratu dute. Argibide gehiago jaso eta matrikulatzeko bideak hemen dituzue:
Epea: irailaren 30era arte.
Astelehenetik ostiralera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00.
Nagusia, 43
607 609 379.
Helduen Hezkuntza Iraunkorra
18 urtetik gorako herritarrei zuzendutako doako hezkuntza eskaintzan matrikulatzeko aukera duzue asteotan; irailaren 8tik 16ra, araututako ikastaroetan, atzerritarrentzako gaztelania ikastaroan eta Zikloetako Sarbidean. Eta irailaren 12tik 16ra, ikastaro guztiotan eta baita arautu gabekoetan ere. Informazio gehiago:
epalasarte.es
943 376 443
info@epalasarte.es
Sagarrondotik Sagardora
Urte hasieratik Alkartasuna Kooperatibak antolatu duen ikastaro zikloaren baitan, azken saioa antolatua dute larunbat honetarako, irailaren 10erako, 09:00-13:00 artean Potxoenean. "Sagarraren heldutasun analisiak eta etxean sagardoa egiteko hastapenak" saioa, Aitor Etxeandiak eta Egoitz Zapiainek bideratua. Informazio gehiagorako eta izen emateko:
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
KzGunea, iraileko eskaintza
Ikastarook programatu dituzte asteotarako:
Irailak 19-30, 09:00-11:00: “Ofimatika tresnak-Libre Office”.
Urriak 3-14, 16:00-18:00: “Komunikatu zaitez Sare Sozialen bitartez”.
Urriak 17-28, 16:00-18:00: “Ofimatika tresnak-Libre Office”.
Informazio gehiagorako:
943 023 684
Kale Nagusia, 37 (irailean 09:00-13:00 artean zabalik)
Kantu Taldearen entseguak
Astearteroko entseguei irailaren 20an ekingo diete. Ohi bezala, 18:30-19:30 artean Udarregi Ikastolako kantu gelan bilduko dira. Hurrengo kantu-jira berriz, irailaren 24an 19:00etan, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
Einean Guraso Eskola
Irailaren 15a baino lehen eman daiteke izena, ikasturte honetarako antolatu dituzten ikastaroetan. Usurbildar guztiei zuzenduak dauden saio hauetan apuntatu edo argibide gehiago jasotzeko, irakasleekin hartuemanetan jarri behar da. Honatx ikastaro eskaintza:
Laboreak
Noiz: astean behin 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: 609 41 38 83 (Juani).
Bolilloak, punto cruz, gantxilloa...
Yoga
Noiz: astean behin 1,5 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakasleak: 636 71 15 14 (Katia) / 605 72 28 25 (Sebas).
Luzaketak, arnasketak, lasaitzea...
Pintura
Noiz: astean behin 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: 609 41 38 83 (Susana).
Oleoa, akuarela, pastela...
Eskulanak
Noiz: astean behin 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: 609 41 38 83 (Susana).
Teknika ezberdinak ikasi gauza politak sortzeko edo berritzeko.
Masajea
Noiz: astean behin 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: 605 72 28 25 (Sebas).
Sabel dantza/ Hip Hop
Noiz: astean behin 1,5 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: 637 25 68 51 (Uarda).
Bi dantza hauek ikasteko aukera.