Gipuzkoa Zutik-en asanblada 19:00etan Donostiako Easo plazan

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 8a, 02:17

Sare sozialen bidez zabaldutako mezuan, gaurko, irailaren 8rako arratsaldeko 19:00etan Donostiako Easo plazan deitu duten bilkuran parte hartzeko gonbita luzatu du Gipuzkoa Zutik mugimenduak. "Animatu! Osteguna 8, Easo plazan bilduko gara 19:00tan! Ez gaituzte garaituko, erraustegia geldituko dugu!", dio hedatu duten mezuak. Irailaren 2an ere gune berean bildu zen, erraustegiaren eta eliteen aurkako mugimendua. Uda hasieran egin zuten kanpaldi iraunkorraren amaieran iragarri zuten moduan, Foru Aldundiak 2017ko urtarrilean Zubietan eraikitzen hasi nahi duen erraustegiko lanak gelditzeko asmoa dute. Lanketa horretan ari dira. "2017ko obrak gelditzeko ibilbide orriarekin ari gara", hala zioen Gipuzkoa Zutikek, aurreko astean eginiko asanbladan sare sozialetara igo zuten mezuak.

Osteguneko hitzorduan parte hartzera gonbidatzen dituzte herritarrak. "Gogoratu %99 garela, gure interesak zaindu, borrokatu eta defendatu behar ditugu. %1ak ez gaitzala garaitu", gogorarazten dute Gipuzkoa Zutik mugimendutik.

Usurbil ere zutitzen

Erraustegiaren eta eliteen aurka eta bizitzaren alde Gipuzkoa Zutik mugimenduarekin batera bailaran osaturiko Buruntzaldea Zutikek, zenbait asanblada eta ekimen burutu ditu uda honetan. Horietako bileretako bat, uztailaren 19koa Usurbilen egin zuen, Askatasuna plazan. Aurrera begirako erronkez aritu ziren.

Buruntzaldea Zutik

Twitter: @buruntzazutik

Gipuzkoa Zutik

Facebook: Gipuzkoa Zutik

Twitter: @GipuzkoaZutik

Erraustegiaren aurkako agenda

Irailak 8, osteguna

19:00 Gipuzkoa Zutiken bilkura Donostiako Easo plazan.

Deitzailea: Gipuzkoa Zutik.

Irailak 11, igandea

11:30 "Gipuzkoa bizirik, osasunaren alde! Errausketarik ez!" erraustegiaren aurkako giza-katea Donostiako Kontxa hondartzan. Alderdi Ederren, hondartzara jaisteko tokian.

Deitzaileak: Errausketaren Aurkako Koordinadora, Eguzki, Ekologistak Martxan, Greenpeace, CCOO, ESK, STEILAS, EHBildu, Ezker Anitza, Alternatiba, Podemos, Equo, Irabazi eta Duintasuna.

Oharra: 10:45ean autobus zerbitzua Zubietako geltokitik.

Urriak 21,22,23

Erraustegiari buruzko herri galdeketa Usurbilen. Bolondresak beharko dira. Antolatzaileekin harremanetan jartzeko:

erraustegiaerabakia.wordpress.com

erraustegiaerabakia@gmail.com

Twitter: @U2erabaki

Urrirako aurreikusia dagoena:

-GuraSOSek deituriko mobilizazio handi bat.

-Kirol jaialdia.