Abian da Endika Abril Errebote Txapelketa. Asteburuko neurketetako bat Zubietan jokatuko da igandean. Goizeko 11:00etan hasita, Endaiarrak eta Luzean taldeak lehiatuko dira.
Urriaren 2ra arte luzatuko den itzuli bakarreko lehen fasean, bi multzotan banatu dituzten Euskal Herriko 8 taldeek parte hartuko dute. Tartean, Zubietak. Baita Gipuzkoako Behar Zana eta Txost taldeek, eta Lapurdiko Endaiarrak, Kanboarrak, Luzean, Noizbait eta Senpere taldeek ere. Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan jokatuko dira neurketak.
Zubieta, B Multzoan da. Oraindik ere finkatu diren ordutegiak behin behinekoak diren arren, aldaketarik ez bada, etxekoek irailaren 18an jokatuko dute lehen partida, Zubietan bertan. Errebote plaza, txapelketa honetako partida gehiagoren jokalekua ere izango da. Honatx egutegia:
Parte hartzaileak:
A Multzoan: Luzean, Behar Zana, Endaiarrak eta Kanboarrak.
B Multzoan: Zubieta, Txost, Senpere eta Noizbait.
A MULTZOA
1. fasea
1. jardunaldia
Irailak 25, 11:00 Villabonan: Kanboarrak-Endaiarrak
2.jardunaldia
Irailak 11:
11:00 Villabonako plazan: Kanboarrak-Behar Zana
11:00 Zubietan: Endaiarrak-Luzean
3. jardunaldia
Irailak 18:
09:00 Villabonan: Luzean-Kanboarrak
11:00 Villabonan: Behar Zana-Endaiarrak
B MULTZOA
1.jardunaldia
Irailak 25, 11:00 Zubietan: Noizbait-Zubieta
2.jardunaldia
Urriak 2:
11:00 Zubietan: Noizbait-Senpere
11:00 Oiartzunen: Zubieta-Txost
3. jardunaldia
Irailak 11, 11:00 Oiartzunen: Txost-Noizbait
Irailak 18, 11:00 Zubietan: Senpere-Zubieta
2. fasea
Urriaren 9an, finalerdi bana Villabonan eta Zubietan, lehen fasean multzo bakoitzeko lehen bi postuetan sailkatutako taldeak gurutzatuz.
Finala
Urriaren 23an Oiartzunen.
Oharra: behin behineko ordutegiak. Aldaketak egon daitezke.
Informazio gehiago: Endika Abril Errebote Txapelketa