Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldia ospatuko da igandean Donostiako uretan. Hiru usurbildar arituko dira bandera preziatua etxeratzeko ahaleginean; Nagore Arruti Urkiola (Zarautz-Getaria), Alex Udabe Pagola (Hondarribia) eta Sarai Lizaso Mitxelena (San Juan). Hitzordu guztiotara joateko tren zerbitzuen eskaintza indartuko du EuskoTrenek.
Usurbildarrak, lehen postuetan
Emaitza ezinhobeak eskuratu zituzten usurbildarrek aurreko igandean ospatu zen Kontxako Banderaren lehen jardunaldian. Sarai Lizaso Mitxelena eta San Juan emakumezkoen txapelketako lehen postuan ditugu, laugarrenean Nagore Arruti Urkiola eta Zarautz-Getaria. Gizonezkoen txapelketan, Alex Udabe Pagola eta Hondarribia, bigarren postuan. Batzuen eta besteen artean dagoen aldea, txikia da benetan. Lehia bizia izango da beraz irailaren 11n Donostian; goizeko 11:00etan emakumezkoen estropaden saioa. 12:00etan gizonezkoena. Lehen jardunaldian arraun taldeek eginiko denborak segidan.