Irailaren 12an jarriko du indarrean EuskoTrenek neguko ordutegi berria. Zerbitzu gehiago eskainiz gainera. Zumaia-Donostia artean, "goizeko eta arratsaldeko bidaiari gutxiagoko orduetako zerbitzua zabaldu egingo da. Orain arte 60 minutuz behingo maiztasuna eskaintzen zen, eta hemendik aurrera 30 minutuz behingo maiztasuna eskainiko da etengabe egun osoan". Albiste honetan beherago duzue ordutegi berria.
Lan uzteak
Lan uzteak deitu dituzte egunotarako. Momentuz, astelehen honetarako finkatu diren gutxieneko zerbitzuen berri, albiste honetan beherago duzue. Irailaren 13tik 17ra eta hilaren 19tik 24ra lan uzteak deitu ditu baita Euskotrenen Batzorde iraunkorrak tren alorrean gidaritza funtzioak dituzten Amara eta Arasoko lan-egoitzetako langileak egunotan. Irailaren 13tik 16ra eta 19tik 23ra 07:00-09:00 artean eta 18:00-20:00 artean. Irailaren 17an eta 24an, 10:00-12:00 artean, eta 18:00-20:00 artean.
"Lan-uzteok Amarako lan-egoitzako langile kaltetuen batzarrak berretsiak izan dira. Lan-uzteak deitu izanaren arrazoien artean Zuzendaritzak Hendaia-Lasarte eta Amara-Zumaia lerroetan emango den tren maiztasunen igoeraren aurrean proposatzen duen lan-taldearen handitze eskasa da, gaur egun tren-gidarien lanaren garapen zein lan baldintzei eusteari begira. Beste arrazoietako bat Zuzendaritza Arason izango den lan-egoitza berrira bilduko den langile taldeari zuzendutako garraio planik ezarri nahi ez izatea da. Grebaren azken arrazoia negoziazioetan Zuzendaritzak izandako jarrera zurruna da, alde sozialak zerbitzuaren fidagarritasuna, ikuskatze-trenak zein lan- taldearentzako garraioa bermatzen zuten proposamenak sistematikoki baztertu dituenean. Finean, lan-uzteen helburua lan-baldintzei eusteko tren gidarien lan-talde finkoa handitzea da, eta Arasoko langileek lanera biltzeko garraio publikoa eduki ahal izatea", ohar bidez zabaldu dutenez.