Langabezia gorantz eta kontratazioa beherantz, abuztuan Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 13a, 09:55

Uztailean izandako azken urteotako beherakada handienaren ostean, gorantz egin du berriz abuztuan, Usurbilgo langabezia tasak. Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleratutako azken datuen arabera, 285 langabetutik (uztaileko datua) 295era igaro ginen abuztuan. Hamar langabetu gehiago zenbatu ziren beraz, udalerri honetan. Gizonezko nahiz emakumezkoen artean eta ia adin tarte guztietan igo da langabetu kopurua.

Bada ordea, bere horretan mantentzen den errealitaterik. Gorabeherak gorabehera, oraingoan ere 295 langabetutik 164 emakumezkoak ziren, 131 gizonezkoak. Kontratazioari dagokionean, 240 gizonezkoren kontratuak erregistratu dira, 148 emakumerenak ziren. Ia denak, 388tik 377 aldi baterako hitzartuak, 223 zerbitzuen sektorean. Langabeziak gorantz egin duen artean, kontratazioak nabarmen egin du behera; 538tik 388ra murriztu da erregistraturiko kontratu kopurua abuztuan.

Usurbilen bezala, Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere gorantz egin du langabeziak:

2016ko abuztua

Usurbil: 295.     Buruntzaldea: 3.950.    Gipuzkoa: 38.780.

Sexuaren eta adinaren arabera

Gizonezkoak: 131.

25 urtetik behera: 7.

25-44 urte artean: 57.

45 urtetik gora: 67.


Emakumezkoak: 164.

25 urtetik behera: 14.

25-44 urte artean: 76.

45 urtetik gora: 74.

Sektorearen arabera

Nekazaritza: 7.

Industria: 37.

Eraikuntza: 31.

Zerbitzuak: 202.

Aurretik lanik gabe: 18.

Langabezia Buruntzaldean

Andoain: 892.

Astigarraga: 275.

Hernani: 1.103.

Lasarte-Oria: 1.106.

Urnieta: 279.

Usurbil: 295.

Guztira: 3.950.

Langabezia Gipuzkoan

Guztira: 38.780.

Erregistraturiko lan kontratuak

Usurbilen: 388.

Aldi baterakoak: 377.

Zerbitzuen sektorean: 223.

Sexuaren arabera: 240 lan kontratu gizonezkoenak, 148 emakumezkoenak.

2016ko uztaileko datuak