Brontzezko domina Amador Granadosentzat Paralinpiar Jokoetan

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 12a, 08:40

Merezitako garaipena eskuratu du usurbildarrak Rioko Paralinpiar Jokoetan. Granadosek brontzezko domina irabazi zuen igande arratsaldean jokatu zuen taldekako proban, Eduardo Santas Asensio eta Alfonso Cabello Llamas taldekideekin batera. Bezperan, larunbatean izan zuen lehen saioa. Erlojuz kontrako 1.000 metroko proba. 22. postuan sailkatu zen Granados. Honatx egin zuen denbora: 1.18.378. Zorionak Amador!

Amadorren agenda

Euskal Herrira itzuli aurretik, azken proba jokatuko du usurbildarrak. Ostiral honetan izango da, irailaren 16an. Errepideko proba, Euskal Herrian 14:30ak izango direnean.

-Irailak 16, ostirala: 09:30-11:30 Errepideko proba (Euskal Herrian, 14:30ak izango direnean).

Amador Granadosen berri, bideotatik jaso dezakezue:

Web orria: http://amador-granados-alkorta.webnode.es//

Facebook: https://www.facebook.com/amador.granadosalkorta

Amadorren datuak, esteka honetan dituzue: Amador Granados Alkorta