Usurbildar bat dugu Kontxako Banderako txapelduna; emakumezkoen lehia San Juanek irabazi zuen atzo Donostian. Talde kideetako bat dugu Sarai Lizaso Mitxelena herritarra. Atzo, harrera jendetsu askoa egin zieten Pasai Donibanen. Bosgarren postuan sailkatu zen Zarautz Getaria eta talde horretan parte hartu zuen Nagore Arruti Urkiola usurbildarra. Taldetik ziotenez, "askotan gertatzen den bezala, kontsolazio txandako lehenengoak ohorezko txandako azkenak baino denbora hobea egin du. Beraz ezin izan diogu 4. postuari eutsi. Baina gaur garrantsitzua ohorezko txandan egotea zen eta hor izan dira gure neskak. Bejondeizuela neskak!!! Egun handia G.A.E.rentzat. Aupa Getaria!".
Gizonezkoetan Hondarribia eta Alex Udabe garaipenetik gertu izan ziren. Kontxako txapeldunorde ditugu, bandera Bermeorentzat izan baita. "Inoiz baino harroago gaude, gora Hondarribia!", adierazi dute taldetik. Zorionak Sarai, Nagore eta Alex!
Gizonezkoen txapelketako sailkapen orokorra
1. Bermeo: 39:15.00
2. Hondarribia: 39:23.84
3. Kaiku: 39:57.06
4. Orio: 40:01.66
5. San Juan: 40:02.66
6. Zierbena: 40:24.00
7. Tiran: 40:41.10
8. Donostiarra: 41:05.14
Emakumezkoen txapelketako sailkapen orokorra
1. San Juan: 21:25.24
2. Hibaika: 21:26.68
3. Orio: 21:38.82
4. Cabo: 22:24.20
5. Zarautz-Getaria: 22:29.52
6. Arraun Lagunak: 22:47.807
7. Deustu: 22:48.82
8. Hernani: 22:57.86