Azken urteotako mobilizazio jendetsuena izan zen atzokoa. Jendartean dagoen kezkaren adierazle argia izan zen, erraustegiaren aurka eta guztion osasuna defendatzeko Donostian egindako giza-kate luzea. Beste urte batez, hondakinen kudeaketaren inguruko gatazkak bizi asko segitzen duela adierazi zuten gipuzkoarrek Donostiako Kontxan. Egunerokoan sortzen ditugun hondakinak tratatzeko planteatu den irtenbidea, ez dela konponbidea, kaltea baino ez duela ekarriko gure osasun eta ingurumenarentzat. Gipuzkoako jendartea 35 urtez hipotekatzeaz gain noski. Erraustegiaren aurrean alternatibak badirela gogorarazi zuten, globo edota pankarta erraldoiekin.
Horregatik, erraustegirik ez dutela nahi adierazi zuten. Gai honetan parte hartu eta erabaki nahi dutela, irtenbide adostu bat eman azken hamarkada honetako Gipuzkoako arazo nagusietakoari. Aldarrikapen guztiok Kontxa hartu zuten atzo eguerdian, estropadetako egun handian. Herritar kate luzea osatu zen, hondartzatik bertatik une batzuetan zaila zen kate luzearen amaiera ikustea. Mobilizazio jendetsu honekin bat egin zuen eragile zabal batek. Errausketaren Aurkako Koordinadora, Eguzki, Ekologistak Martxan, Greenpeace, CCOO, ESK, STEILAS, EHBildu, Ezker Anitza, Alternatiba, Podemos, Equo, Irabazi eta Duintasuna, talde guztiok deitua zuten atzoko mobilizazioa. Irudiotan bildu dugu.
Bideoa:
Erraustegiaren aurkako giza-katea, 2016ko Kontxako Banderan
Irudi bilduma: