9. Baxurde Krosserako sarean bideraturiko izen emate kopurua, ehunera ailegatzear

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 13a, 09:00

Irailaren 18rako Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldea antolatzen ari den proba herrikoiari begira izen ematen hasiak dira lasterkariak. Astearte arratsalde honetarako 88 ziren Kirolprobak.com atarian apuntatuta zeudenak. Web orrialde horretan edota Oiardo Kiroldegian bidera dezakezue inskripzioa, irailaren 16ra arteko epea duzue. Gogoan izan, 300 lasterkarirentzako lekua egongo da aurtengo edizioan. Eta bi lasterketa aukeran; 10,75 eta 5,2 kilometrotako ibilbide bana. Amaieran sari banaketa eta zozketak.

9. Baxurde Krossa

Eguna: irailak 18, igandea.

Abiatzeko hitzordua: 10:30, frontoitik.

Zehaztasunak: "Bi distantzia aukeran! Ibilbidea laburra buelta bakarrean egin beharreko 5,2 kilometroz osatzen da, guztiak ere asfalto, hormigoi edo harri-txintxarreko bideetan. Luzea berriz 10,75km distantzian izango da. Herriko kaxkoa eta baserri bideetatik igarotzen da froga eta gehienean laua izango da. Irteera eta helmuga herriko frontoian izango da. Baxurde Kros Txikia ere egingo da".

Zerbitzuak:

- Parte hartzaile guztientzat asegurua.

- Probaren erdian ur-hornidura (10,75km distantzian).

- Froga amaieran hamaiketakoa.

- Dutxa zerbiztua kiroldegian bertan.

Sariak:

- Lehen hiru gizon-emakumezkoentzat saria (10,75km distantzian).

- Parte hartzaile guztientzat oparia.

- Parte hartaile guztien artean zozketa Usurbilgo jatetxe ezberdinetan.

Zozketa parte hartzaileen artean:

- Arrospide kutixi otarra.

- Kentuenen bazkaria 2 lagunentzat.

- Patrin bazkaria 2 lagunentzat.

- Olarrondon bazkaria 2 lagunentzat.

- Artzabalen bazkaria 2 lagunentzat.

- Laukoteko 2 tarta.

- Marijen erropa erosteko 50€ko bi bale.

- Mariscos Bruñoko marisko otarra.

- Kirolari profesionalek sinaturiko arropa.

Izen ematea: aurrez kirolprobak.com atarian, irailaren 17ko eguerdiko 12:00ak arte. 10 euro txip horiarekin, 12 euro txip zuriarekin. Gehienez, 300 lasterkarirentzako lekua.

Informazio gehiago: http://www.facebook.com/baxurdetxiki.triatloitaldea

Antolatzailea: Baxurde Txiki U.T.T.

Izen emana duten usurbildarrak

Aitor Agirre Zapirain

Aitor Arruti Beldarrain

Joseba Bengoetxea Mendizabal

Cesar de la Fuente Garcia

Iker Delgado

Axier Dominguez Prieto

Iñaki Etxebarria Orbegozo

Saioa Erro Aizpurua

Iñaki Gerica Juan

Jose Manuel Iñarra Ferreira

Oinatz Iparragirre Arregi

Floren Lantz Bordagarai

Karmele Lizeaga Alcantara

Ander Orena Irureta

Joxemari Portu Azpiroz

Eneko Portu Irasuegi

Arturo Rojas Pedrini

Ivan Sancho

Maier Tapia Alkorta

Jon Mikel Zabala Arizmendi

Mikel Zubigaray Morillas

Olatz Zuloaga Segurola

Gaizka Zumeta

Eñaut Zuriarrain Urdanpileta