Donostian ostiral honetan bertan estreinatuko duten Zinemaldirako prestatzen ari da Gipuzkoa Zutik erraustegiaren eta eliteen aurkako mugimendua. “Jantzi maskarak, beharko dituzue eta”, iragarri dute. Bideo bat ere prestatu dute. Bertan zenbait lagun jantzi ponpoxo askoak soinean jartzen ageri dira, “2016ko Zinemaldian estreinaldia” dioen mezu batekin. Estreinaldi eguna ere finkatu dute; ostiral honetarako. Adi deialdi hauei:
Erraustegiaren aurkako agenda
Irailak 16, ostirala
18:00 Donostiako Bulebarrean: "Erraustegia zertan den hitz egingo dugu eta aurrera begira zer egin genezakeen ere".
19:00 "Kursaalera joango gara Zinemaldiaren glamourraz gozatu eta informazioa banatzera. Ekarri mozorroak sinfalta!! Bagatoz bueltan!".
Deitzailea: Gipuzkoa Zutik.
Urriak 21, 22 eta 23
Erraustegiari buruzko herri galdeketa Usurbilen.
Egunak: urriak 21 (ostirala), urriak 22 (larunbata) eta urriak 23 (igandea).
Galdetuko dena: "Erraustegia egitea nahi al duzu?".
Erantzun posibleak: "Bai" eta "Ez" dioten bi bozka paper izango dira aukeran.
Nortzuk parte hartu ahalko duten: 16 urtetik gorako Usurbilen eta Zubietan erroldaturiko herritarrek. Guztira, 4.106 lagunek izango dute bozkatzeko aukera.
Galdeketa auzoka:
Urriak 21, ostirala: 16:00-20:00 Aginaga.
Urriak 22, larunbata: 9:00-14:00 Santuenea.
Urriak 22, larunbata: 16:00-20:00 Zubieta.
Urriak 23, igandea: 9:00-20:00 Kaxkoa.
Oharra: edozein mahaitan bozkatu ahalko da, norberari ondoen datorkion egun eta orduan.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
-DNI-NAN, EHNA+Errolda agiria, pasaportea edo gidabaimena.
-Espainiar estatuak herritartzat hartzen ez dituen pertsonek dokumentuotako bat erakutsi beharko dute: bizileku-txartela, jatorrizko estatuak jaulkitako nortasun agiria edo pasaportea, nortasun agiria/ziurtagiria, edo gidatzeko baimena.
Oharra: kasu guztietan, aurkeztu beharreko dokumentazioan bizitokia Usurbil edo Zubieta dela agertu beharko da. "Hala ez bada, Udalaren erroldatze ziurtagiria eraman beharko da".
Informazio gehiago:
erraustegiaerabakia.wordpress.com
erraustegiaerabakia@gmail.com
Twitter: @U2erabaki
Antolatzailea: Erraustegia Erabakia Herri Plataforma.
Urrirako aurreikusia dagoena:
-GuraSOSek deituriko mobilizazio handi bat.
Ekimen gehiago:
-Sinadura Zubietan eraiki nahi diguten errauste planta proiektua geldiaraztea eskatzeko sinadura bilketa: Erraustegia geratu