Irailaren 20an hasiko dituzte 55 urtetik gorako herritarrei zuzendutako eskolak. “Lan mundua utzi ostean, esperientziak landu, elkar-trukatu eta ezagutza berriak eurenganatzeko proiektua da. Partaideen garapen pertsonala sustatzea du helburu, ikuspegi fisiko, psikiko eta sozial batetik. Bide bertsutik, taldeak herri-mailan eta gizartean eragiteko duen ahalmena ere lantzen da; hau guztia errealitate soziala aztertzeko eta interpretatzeko bitartekoak emanaz”, berri eman dute.
Ekainera arte, astearte arratsaldero bilduko dira bi orduz Artzabalen. “Gai-zerrenda oso zabala lantzen dute partaideek: arnasketak, osasun-zainketa, komunikazioa, informatika, musika, literatura eta abar luze bat. Hau guztia oso modu ireki eta parte-hartzailean burutzen da, eta partaideek ez dute inolaz ere aurretiazko esperientzia edo ezagutzarik izan beharrik”, ohartarazi dute Esperientzia Eskolakoek. Izen ematea Gizarte Zerbitzuetan bideratu behar da (Nagusia 43 edo 943 377 110).
Produktu fitosanitarioen erabiltzaile txartela lortzeko ikastaroa
Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak eta Hazi Landa eta itsas ingurunearen garapenerako Eusko Jaurlaritzaren Korporazioak, zenbait produktu fitosanitario erosi eta erabili ahal izateko derrigorrezkoak diren txartelak lortzeko ondorengo ikastaroak antolatu dituzte:
-Profesionalei zuzenduriko ikastaroa (nekazaritza-ustiategi txartela duena edo bere lanean produktu fitosanitarioak erabiltzen dituena):
Epea: irailaren 26tik 29ra eta urriaren 3tik 4ra Usurbilen.
Izen ematea eta informazioa: Fraisoro Eskola.
Tlf: 943 69 21 66/fpefraisoro@hazi.eus
Informazio gehiago: hazi.eus
-Oinarrizko txartela lortzeko ikastaroa:
Epea: irailaren 19tik 23ra Usurbilen.
Zehaztasunak: "25 orduko ikastaroa da, eta goizeko ala arratsaldeko ikastaroan izena eman dezakezu".
Izen ematea/informazioa: Alkartasuna Kooperatiba, 943 361 114, alkartasuna@usurbil.com, alkartasuna.eus
Usurbil Judo Kluba
Larunbatetik, irailaren 10etik aurrera bideratu ahalko da inskripzioa Oiardo Kiroldegian. 5-7, 8-12 eta 12-14 urte artekoentzako ikastaroak eskainiko dituzte. Baita helduentzako judoa ere. “Irailean izena ematen duen ororentzat judogia oparitan”, berri eman dute Usurbil Judo Klubetik. Taldea sarean, helbide honetan aurki dezakezue: jcusurbil.com
Oiardo Kiroldegia
Orbeldi Dantza Taldea
Urriaren 3an abiatuko duten ikasturte berrirako izen emateko epea ireki du Orbeldi Dantza Taldeak. Honatx inskripzioari eta ikasturte berriko eskaintzari dagozkion zehaztasunen berri:
Izen emateko jendaurreko hitzorduak: irailak 15 eta 16.
Ordutegia: 17:30-19:30.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
Izen emateko beste bidea eta informazio gehiagorako: orbeldi.udt@gmail.com
Eskaintza:
-Haurren dantza taldea. Astean ordubete. Ordutegia adosteko bilera irailaren 23an 18:30etan, Oiardo Kiroldegiko egoitzan. Urteko kuota: 70 euro (anai-arreben kasuan, bakoitzak 60 euro). Kuotaren ordainketa, azaroan.
-Helduentzako eskaintza: erromeria dantzak (asteazkenetan 19:30-21:00 artean), euskal dantzetan oinarritutako koreografiak (astelehenetan, 19:30-21:00 artean), euskal dantza tradizionalak (izen emandakoen artean zehaztuko da ordutegia). Urteko kuota: 75 euro (familiako bat baino gehiago egonez gero, bakoitzak 65 euro). Kuota ordainketa, azaroan.
Oharra: ikasturte hasiera, urriaren 3an.
Deitzailea: Orbeldi Dantza Taldea.
Helduen Hezkuntza Iraunkorra
18 urtetik gorako herritarrei zuzendutako doako hezkuntza eskaintzan matrikulatzeko aukera duzue asteotan; irailaren 8tik 16ra, araututako ikastaroetan, atzerritarrentzako gaztelania ikastaroan eta Zikloetako Sarbidean. Eta irailaren 12tik 16ra, ikastaro guztiotan eta baita arautu gabekoetan ere. Informazio gehiago:
epalasarte.es
943 376 443
info@epalasarte.es
KzGunea, iraileko eskaintza
Ikastarook programatu dituzte asteotarako:
Irailak 19-30, 09:00-11:00: “Ofimatika tresnak-Libre Office”.
Urriak 3-14, 16:00-18:00: “Komunikatu zaitez Sare Sozialen bitartez”.
Urriak 17-28, 16:00-18:00: “Ofimatika tresnak-Libre Office”.
Informazio gehiagorako:
943 023 684
Kale Nagusia, 37 (irailean 09:00-13:00 artean zabalik)
Kantu Taldearen entseguak
Astearteroko entseguei irailaren 20an ekingo diete. Ohi bezala, 18:30-19:30 artean Udarregi Ikastolako kantu gelan bilduko dira. Hurrengo kantu-jira berriz, irailaren 24an 19:00etan, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
Einean Guraso Eskola
Irailaren 15a baino lehen eman daiteke izena, ikasturte honetarako antolatu dituzten ikastaroetan. Usurbildar guztiei zuzenduak dauden saio hauetan apuntatu edo argibide gehiago jasotzeko, irakasleekin hartuemanetan jarri behar da. Honatx ikastaro eskaintza:
Laboreak
Noiz: astean behin 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: 609 41 38 83 (Juani).
Bolilloak, punto cruz, gantxilloa...
Yoga
Noiz: astean behin 1,5 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakasleak: 636 71 15 14 (Katia) / 605 72 28 25 (Sebas).
Luzaketak, arnasketak, lasaitzea...
Pintura
Noiz: astean behin 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: 609 41 38 83 (Susana).
Oleoa, akuarela, pastela...
Eskulanak
Noiz: astean behin 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: 609 41 38 83 (Susana).
Teknika ezberdinak ikasi gauza politak sortzeko edo berritzeko.
Masajea
Noiz: astean behin 2 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: 605 72 28 25 (Sebas).
Sabel dantza/ Hip Hop
Noiz: astean behin 1,5 ordu.
Iraupena: urria-ekaina.
Irakaslea: 637 25 68 51 (Uarda).
Bi dantza hauek ikasteko aukera.