Erraustegiari buruzko herri galdeketa laguntzeko, kamisetak salgai NOAUA!ren egoitzan

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 14a, 10:50

Urriaren 21etik 23ra Erraustegia Erabakia herri plataformak deituriko erraustegiari buruzko herri galdeketa antolatu eta burutzeak hainbat gastu dakartza. Horiei aurre egiten laguntzeko, kamisetak saltzen aritu dira udan zehar aipatu herri plataformakoak. Kamiseta eskuratu ez baduzue, NOAUA! Kultur Elkarteko egoitzan salgai ditugu 6 eurotan. Agortzen ari dira, beraz, erraustegiaz erabakitzeko dugun eskubidearen aldarria soinean eraman nahi baduzue, bukatu baino lehen etorri. Haur nahiz helduentzako kamisetak daude.

Erraustegiaren aurkako agenda

Irailak 16, ostirala

18:00 Gipuzkoa Zutik, Donostiako Bulebarrean: "Erraustegia zertan den hitz egingo dugu eta aurrera begira zer egin genezakeen ere".

19:00 "Kursaalera joango gara Zinemaldiaren glamourraz gozatu eta informazioa banatzera. Ekarri mozorroak sinfalta!! Bagatoz bueltan!".

Deitzailea: Gipuzkoa Zutik.

Urriak 21, 22 eta 23

Erraustegiari buruzko herri galdeketa Usurbilen.

Egunak: urriak 21 (ostirala), urriak 22 (larunbata) eta urriak 23 (igandea).

Galdetuko dena: "Erraustegia egitea nahi al duzu?".

Erantzun posibleak: "Bai" eta "Ez" dioten bi bozka paper izango dira aukeran.

Nortzuk parte hartu ahalko duten: 16 urtetik gorako Usurbilen eta Zubietan erroldaturiko herritarrek. Guztira, 4.106 lagunek izango dute bozkatzeko aukera.

Galdeketa auzoka:

Urriak 21, ostirala: 16:00-20:00 Aginaga.

Urriak 22, larunbata: 9:00-14:00 Santuenea.

Urriak 22, larunbata: 16:00-20:00 Zubieta.

Urriak 23, igandea: 9:00-20:00 Kaxkoa.

Oharra: edozein mahaitan bozkatu ahalko da, norberari ondoen datorkion egun eta orduan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: 

-DNI-NAN, EHNA+Errolda agiria, pasaportea edo gidabaimena.

-Espainiar estatuak herritartzat hartzen ez dituen pertsonek dokumentuotako bat erakutsi beharko dute: bizileku-txartela, jatorrizko estatuak jaulkitako nortasun agiria edo pasaportea, nortasun agiria/ziurtagiria, edo gidatzeko baimena.

Oharra: kasu guztietan, aurkeztu beharreko dokumentazioan bizitokia Usurbil edo Zubieta dela agertu beharko da. "Hala ez bada, Udalaren erroldatze ziurtagiria eraman beharko da".

Informazio gehiago:

erraustegiaerabakia.wordpress.com

erraustegiaerabakia@gmail.com

Twitter: @U2erabaki

Antolatzailea: Erraustegia Erabakia Herri Plataforma.

Urrirako aurreikusia dagoena:

-GuraSOSek deituriko mobilizazio handi bat.

Ekimen gehiago:

-Sinadura Zubietan eraiki nahi diguten errauste planta proiektua geldiaraztea eskatzeko sinadura bilketa: Erraustegia geratu