Aurreko urteetan uztailekoa izan ohi da irudi hau. Oraingoan ordea, irailera atzeratu zuen Andatza M.K.T.-k, 2015era arte, herriko festen ostean Pirinioetara antolatu ohi duen asteburupasa. Jendetsua izan ohi da txango hau, aurten ere bai. Monte Perdido eta Faja Racon igotzekoak zituzten. Irudi hau eta argazki bilduma osoa, andatzamendizale.info atarian ikus dezakezue. Web orrialde berean kontsulta dezakezue baita, urte amaierara arte antolatu dituzten txangoen egutegia. Mendi Asteaz gain, beste bi irteera antolatu dituzte udazkenerako:
-Urriak 2: irteera Iparraldera: Heleta-Ortzaize.
-Azaroak 5: Toloño.
-Azaroak 24-26: Mendi Astea.
Heleta-Hortzaize irteera
Eguna: urriak 2, igandea.
Abiatzeko hitzordua: 07:00etan Oiardo Kiroldegitik.
Joan etorria: autobusez.
Ibilbidea: 16,2 kilometro. "Urriaren 2an Usurbildik Iparraldera autobusez abiatuko gara, Heletatik-Ortzaizera ibilbidea egiteko".
Izen ematea: irailaren 28a baino lehen, 10 euroko ordainketa egin behar da Andatza M.K.T.-ren kontu zenbakiotako batean:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805
Informazio gehiago: andatzamendizale.info
Oharrak:
-Plaza mugatuak.
-Otordua ibilbidea amaitutakoan egingo dugu.
-Janaria norberak eraman behar du.
-Edaria Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak eramango du.
-"Andatza M.K.T.-k antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin harremanetan jarri andatza@hotmail.com helbidera idatzita".
Antolatzailea: Andatza M.K.T.