Hauteskunde kanpainari loturiko EHBilduren bi hitzordu asteburuan

Noaua Aldizkaria 2016ko ira. 15a, 03:50

Bertso kalejira eta herri antzerkia antolatu dituzte ostiralerako. Larunbaterako berriz, EHBilduk Miribillan egingo duen hauteskunde kanpainako ekitaldi nazionalera joateko autobus zerbitzua. Irailaren 25eko bozketei begirako deialdion inguruko argibide gehiago segidan:

Deialdiak

Irailak 16, ostirala

19:00 Bertso kalejira Beñat Gaztelumendi eta Xamoarekin, Aitzagatik abiatuta.

20:30 "Denon Herria" herri antzerkia Usurbilgo frontoian.

Irailak 17, larunbata

17:30 Ekitaldi nazionala Miribillan. Hara joateko autobus zerbitzua Usurbildik. Izen ematea Aitzagan.

Antolatzailea: Usurbilgo EHBildu

Posta bidez bozkatzea eskatzeko azken eguna

Irailaren 25ean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ospatuko diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako posta bidez bozkatzea eskatu duzuenok, irailaren 21era arte eman dezakezue botoa. Ostegun hau, irailaren 15a duzue ordea, posta bidez bozkatzeko eskabidea aurkezteko azken eguna. Horretarako, Correosera jo dezakezue.

Gogoan izan Usurbilgo Udalaren honako ohar hau: "Posta bulegoan posta bidezko botoa emateko eskaera egiten dutenek, ezin izango dute inolaz ere hauteskunde egunean botoa eman (eskatu baina bidali ez dutenek ere ez)". Bestalde, "hautesle-errolda ekainaren 1ean itxi zen, beraz, Usurbilgo hautesle-errolda data horretara arte Usurbilen erroldatuta zeudenek osatuko dute. Ekainaren 1az geroztik Usurbilen erroldatutakoek ezin izango dute Usurbilen bozkatu, baizik eta momentu horretan erroldatuta zeuden herrian bozkatu beharko dute".

Irailaren 25eko hauteskundeei begirako egutegia

-Irailaren 15era arte: posta bidez bozkatzea eskatzeko epea Correosen.

-Irailak 5-18: hautesleei posta bidez bozkatzeko dokumentazioa bidaliko zaie.

-Irailak 5-21: posta bidez bozkatzeko aukera.

-Irailak 9-23: hauteskunde kanpaina.

-Irailak 24: hausnarketa eguna.

-Irailak 25: bozketa eguna.

-Urriaren 15a baino lehen: kargu hautetsiak aldarrikatzea.

-Azaroak 12-22: Eusko Legebiltzar berria osatzeko behin-behineko epea.

Informazio gehiago: Irailaren 25eko hauteskundeak