Ohi den moduan, Baxurde Txiki Usurbilgo Triatloi Taldeak iganderako antolatu duen probarako izen emate kopuruak gorantz egin du nabarmen azken egunotan. Kirolprobak.com atarian soilik, ostegun goiz honetarako 110 ziren inkripzioa bideratua zuten lagunak, horietatik 29 usurbildar. Web orrialde horretan edota Oiardo Kiroldegian bidera dezakezue inskripzioa, irailaren 16ra arteko epea duzue. Gogoan izan, 300 lasterkarirentzako lekua egongo da aurtengo edizioan. Eta bi lasterketa aukeran; 10,75 eta 5,2 kilometrotako ibilbide bana. Amaieran sari banaketa eta zozketak.
9. Baxurde Krossa
Eguna: irailak 18, igandea.
Abiatzeko hitzordua: 10:30, frontoitik.
Zehaztasunak: "Bi distantzia aukeran! Ibilbidea laburra buelta bakarrean egin beharreko 5,2 kilometroz osatzen da, guztiak ere asfalto, hormigoi edo harri-txintxarreko bideetan. Luzea berriz 10,75km distantzian izango da. Herriko kaxkoa eta baserri bideetatik igarotzen da froga eta gehienean laua izango da. Irteera eta helmuga herriko frontoian izango da. Baxurde Kros Txikia ere egingo da".
Zerbitzuak:
- Parte hartzaile guztientzat asegurua.
- Probaren erdian ur-hornidura (10,75km distantzian).
- Froga amaieran hamaiketakoa.
- Dutxa zerbiztua kiroldegian bertan.
Sariak:
- Lehen hiru gizon-emakumezkoentzat saria (10,75km distantzian).
- Parte hartzaile guztientzat oparia.
- Parte hartaile guztien artean zozketa Usurbilgo jatetxe ezberdinetan.
Zozketa parte hartzaileen artean:
- Arrospide kutixi otarra.
- Kentuenen bazkaria 2 lagunentzat.
- Patrin bazkaria 2 lagunentzat.
- Olarrondon bazkaria 2 lagunentzat.
- Artzabalen bazkaria 2 lagunentzat.
- Laukoteko 2 tarta.
- Marijen erropa erosteko 50€ko bi bale.
- Mariscos Bruñoko marisko otarra.
- Kirolari profesionalek sinaturiko arropa.
Izen ematea: aurrez kirolprobak.com atarian, irailaren 17ko eguerdiko 12:00ak arte. 10 euro txip horiarekin, 12 euro txip zuriarekin. Gehienez, 300 lasterkarirentzako lekua.
Informazio gehiago: http://www.facebook.com/baxurdetxiki.triatloitaldea
Antolatzailea: Baxurde Txiki U.T.T.
Izen emana duten usurbildarrak
Aitor Agirre Zapirain
Aitor Arruti Beldarrain
Joseba Bengoetxea Mendizabal
Xabier Carbayeda Etxeberria-Berreiarza
Cesar de la Fuente Garcia
Iker Delgado
Axier Dominguez Prieto
Iñaki Etxebarria Orbegozo
Saioa Erro Aizpurua
Iñaki Gerica Juan
Jose Manuel Iñarra Ferreira
Oinatz Iparragirre Arregi
Floren Lantz Bordagarai
Karmele Lizeaga Alcantara
Darwin Morales Guevara
Ander Orena Irureta
Joxemari Portu Azpiroz
Eneko Portu Irasuegi
Jokin Rezola Mendikute
Arturo Rojas Pedrini
Guiller Rueda Etxeberria
Ivan Sancho
Maier Tapia Alkorta
Jon Mikel Zabala Arizmendi
Jokin Zubiaur Blasco
Mikel Zubigaray Morillas
Olatz Zuloaga Segurola
Gaizka Zumeta
Eñaut Zuriarrain Urdanpileta